Skip to main content

ALBOAN eta Deusto Business School erakundeek eraldaketa sozioanbientalarako hezkuntzaren aldeko elkarren apostua indartzen dute

ALBOAN y Deusto Business School apuestan por una educación por el cambio socioambiental

2014. urtetik, ALBOAN eta Deusto Business School erakundeak elkarlanean aritu dira ikerketa eta sentsibilizaziorako jardueretan, ekonomia gizatiarrago eta jasangarriarekiko lotura duten gaietan. Mesedegarria izan da, bai unibertsitateko komunitatearentzat, bai ALBOANen elkarte aliatuentzat, bereziki Latinoamerikan, COMPARTE sarearen bitartez-Garapen Alternatiborako Ikaskuntza eta Ekintza Komunitatea.

 

Euskadin eta, baita ere, ALBOAN, bere erakunde aliatuekin batera, aritzen deneko herrialdeetan sustatzen den justizia sozioanbientalaren aldeko apustu hori hitzarmenetan islatzen da, horrela elkarren ekimenen eragina zabaldu eta areagotu egiten baita.

 

Erakusgarri gisa, Mª Mar Magallónek, ALBOANeko zuzendariak, eta Álvaro Rica Aspiunzak, Deusto Business School edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Dekanoak, Erantzunkidetasun Hitzarmena sinatu dute “Kafe-sorotik kikarara: kontsumo kontzientea eta arduratsua” proiektua aurrera eramateko.

[[{"fid":"2851","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"425","width":"567","class":"media-element file-default"}}]]

Ekimen hau, Donostiako Udalak finantzatutakoa, prestakuntza jardueren bidez garatuko da Donostiako Campuseko hezkuntza komunitatean. Halaber, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak ere parte hartuko du, herritarrentzako sentsibilizazio-kanpainak aurrera eramateko. Horrela, ezagutzera emango ditugu Peru, Mexiko, Kolonbia eta gure inguruko ekonomia alternatibo eta solidarioko esperientziak, kontsumorako bestelako ereduak eskaintzen dituztenak, hain zuzen; azken finean, kalitatezko produktu jasangarrien kontsumoa.