Skip to main content

Abenduak 18, Ibiltari 2022, migratzera behartutako emakumeen alde

Ibiltari 2022

Abenduaren 18an, migratzaileen nazioarteko egunean, zatoz Durangora eta ibili gurekin Ibiltari 2022 ekimenean; bortizkeria dela eta, etxetik alde, migratzera behartutako emakumeei laguntzeko ekimenean, hain zuzen. Ezin baduzu egun horretan gurekin martxa egini, anima zaitez Dorsala 0 erosten

 

Emakumeak beren etxetik ihes egitera behartuta daude gerra, indarkeria, pobrezia edo bazterkeria dela eta. Gerretan, errefuxiatu egoeran dauden emakumeek dituzten erronka osagarriak nabarmentzen dira: giza trafikoa, sexu indarkeria, estortsioa, sexu esplotazio sareak eta baita bahiketa ere.

 

Mugikortasun bortzatako prozesuetan, emakume, nerabe eta neskak, zaintza, laguntza eta babes neurri zehatzak behar dituzte.

 

Premiazkoa da Migrazio eta Asiloko Europako Itun Berrian genero-ikuspegia txertatzea eskatzea, migratzaileen giza eskubideak defendatzeko eta emakumeen migrazio-prozesuak baldintzatzen eta zailtzen dituzten indarkeria-mota anitzei erantzuna bermatzeko.

 

Zure laguntza behar dugu zure ahotsa kontuan hartzeko. Bizitza asko daude jokoan. Deskargatu "Emakume bat ere ez etxea uztera behartuta" kanpainaren liburuxka

 

Ibili eta lagundu

Bat egin Abenduaren 18an, 11etan, Durangoko Mendi Martxarekin. Zerbait laranja jantzi, Alboan-en kolorea, hain zuzen ere, eta kilometroak egin.

Partekatu zure sareetan. Bira amaitzen duzunean, atera argazki bat eta partekatu zure lorpena sare sozialetan. Ziurtatu Facebook, Instagram edo Twitter-en argitaratzea #ningunamujerforzada traola erabiliz.

 

Zure martxa behartutako mugikortasun egoeran dauden emakumeak ikusgai jartzeko modu bat da.

 

Ibilitari 2021 ekimenaren gaineko informazio osoa eta izena emateko: https://ibiltari.alboan.org/eu

Izena eman orain!

 

[[{"fid":"6297","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"301","width":"684","class":"media-element file-default"}}]]