Alboan-en 30. urteurrena ospatzen dugu, eta zurekin ospatu nahi dugu

Aurten oso une berezia ospatzen dugu: ALBOANen 30. urteurrena. Une hau posible egin duzuen pertsona guztiekin partekatu nahi dugu.
Antolatuko ditugun topaketa berezietako batean gurekin batera ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu:
- Gasteiz, urriaren 21a, 18:30ean, Villa Suson. Izen ematea
- Donostia, urriaren 27a, 18:30ean, Aquariumean. Izen ematea
- Bilbo, azaroaren 12a, 18:30ean, Campos Antzokiko Kupula Aretoan. Izen ematea
- Iruñea, azaroaren 18a, 18:30ean, CIVICAN espazioan. Izen ematea
Elkargunerako uneak izango dira, gure iragana eskertzeko, baina batez ere etorkizunari ilusioz eta itxaropenez begiratzeko. Zuen presentzia ezinbestekoa da egunero elkarrekin eraikitzen dugun historia honetan.
Asko poztuko ginateke hain berezia den une honetan gurekin egongo bazinete. Horregatik, data zuen agendan gordetzeko eta parte hartu nahi duzuen topaketan izena emateko eskatzen dizuegu.
Eskerrik asko bizi izan dugun guztian gure ondoan egoteagatik eta etorkizunean ere bidelagun izaten jarraitzeagatik.
*Izen-ematea ezinbestekoa da.







