Skip to main content

Yomol A’tel: komunitatean lan egin, ibili eta amestu

Yomol A’tel: Trabajar, caminar y soñar en comunidad

Yomol A’tel erakundeak Mexikoko Chiapas estatuko Selva Norte eremuan egiten du lan, ekonomia solidarioko enpresa-talde batekin. Taldea teltsal etniako familia indigena eta kolaboratzaileek osatzen dute, eta justizia sozialaren eta lurraldearen babesaren alde egiten dute lan. Haien xedea da indigenekin eta sektore zaurgarriekin batera ekonomia sozial eta solidarioaren prozesuak ezartzea, ongizatearen alde egiteko, tseltalen mundu-ikuskerak ulertzen duen moduan.

Duela hilabete batzuk, Cristina Méndez Álvarezek Yomol A’tel erakundeko zuzendarikidetza hartu zuen, Alejandro Rodríguezekin batera. Beste aukera bat da emakumeek Comparte Sarea osatzen duten erakundeetan duten rola ikusarazteko, ekonomia justu, gizatiar eta jasangarriago bat eraikitzen, begirada feministarekin. Duela gutxi Cristinak parte hartu zuen egungo gizarte-krisiaren alternatibei buruzko topaketan, Bilbon, otsailaren amaieran. Alboan eta REAS (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareak) erakundeek gidatu zuten, eta Latinoamerikan eta Euskadin lantzen ari diren praktika alternatiboei buruzko elkarrizketa izan zen.

 

[[{"fid":"5751","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"460","width":"613","class":"media-element file-default"}}]]

 

Compartek sareko emakumeei ahotsa emateko konpromisoa berretsi du

Duela hainbat urte Comparte Sareak hura osatzen duten zentro eta elkarteetan parte hartzen duten emakumeen rola azpimarratzearen aldeko apustua indartu zuen, eta 2021ean abian jarri zen genero-talde bat; eta talde horretan daude sareko 10 erakunde, horien artean Yomol A’tel

 

Cristinari galdetu zioten zer ematen dion genero-taldeak sareari, eta hau erantzun zuen: “genero-ardatza sortzea sekulako aurrerapena da. Garrantzitsua da sarearen printzipioekin lotura estura duen ekintza-ildo hori lantzearen garrantzia nabarmentzea, ongizate komuna eta justizia soziala lortzeko... Niretzat, pertsonalki, urratsa oso garrantzitsua izan da”. Hau dio Yomol A’tel esperientziari buruz: “Uste dut motel goazela aurrera, zaila delako, baina esperientziak partekatzea lagungarria da sareko beste erakunde batzuetako emakumeek egindako urratsak eta ibilitako bideak ulertzeko.” Hau gehitu du: “Batzuetan asko eskatzen diogu geure buruari. Oinarria emakumearen lanaren gaia aitortu eta jorratzeko prozesua da. Esango nuke kiribil bat dela, eta ez marra zuzen bat. (…) Hori horrela da, eta are gehiago gurea bezalako testuinguru indigena batean. Ezingo dugu alde batera utzi generoaren gaia, eta dena kultura-sistema baten barruan gertatzen da. Alde horretatik, pazientzia handia eduki behar dugu. Horrez gain, tzeltalen mundu-ikuskeren eta Mendebaldeko mundu-ikuskera homogeneoen arteko talka ere badago. Sareko gizarte-zentroak borroka berdinetan gaude, baina une desberdinetan”.

 

Osasun- eta ekonomia-krisia

Capeltic kafetegiak itxi ziren; kafetegi horien egoitzak unibertsitateetan daude eta produktua merkaturatzeko giltzarriak dira. Berriro irekitzea lortu dugu, baina talde txikiago batekin, eta lan-erritmoa berreskuratzen ari gara. Krisiaren ondorioz, diru-sarrerak dibertsifikatzeko beharrari buruz hausnartu dugu, eztiaren ekoizpenean, adibidez, pandemian gora egin baitzuen. Xanpu solidoabezalako produktu berriak ere landu ditugu” ean digu Cristinak azkenik.