Skip to main content

Parte hartu Alboanen 7. Lasterketa Solidarioan: ura pertsona guztientzat

VII Carrera Solidaria de Alboan: Agua para todas las personas

Alboanek abenduaren 14tik urtarrilaren 10ra arte lasterketa birtual batean parte hartzera gonbidatzen zaitu, ezarri dugun helburua betetzeko. Guztira, 20.000 kilometro batu nahi ditugu, Alboanek Txaden, Burundin, Indian, Peruko Amazonian eta Kolonbian babesten dituen lau proiektuetarako behar diren funtsak lortzeko eta bidaltzeko. Hala, COVID-19aren ondorioak sufritzen dituzten pertsona eta komunitate zaurgarriek ur nahikoa eta kalitatekoa izan dezaketela bermatu nahi da. COVID-19ak krisi sanitario, ekonomiko eta sozial gogorra eragin du, eta are gehiago larritu du milioika pertsonak lehendik ere bizi zuten egoera zaurgarria.

Munduan, 3.000 milioi pertsonak ezin dituzte hartu gure osasuna zaintzeko eta gaixotasuna ez transmititzeko beharrezko diren oinarrizko neurri higienikoak –adibidez, eskuak maiz garbitzea–, ez dutelako urik.

[[{"fid":"4177","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"234","width":"304","class":"media-element file-default"}}]]

Latinoamerikan, Afrikan eta Indian, premia horri erantzuten ari zaio Alboan, komunitate zaurgarriek ura izateko eskubidearen defentsan egiten duten lana babestuz eta bizi-baliabide baliotsu horren garrantziari buruz sentsibilizatuz.

Lurraren eta ingurumenaren defentsaren adibide argirik bada, ura izateko eskubidearen defentsa da hori. Krisi klimatikoak arriskuan jartzen du gizakion biziraupena, baita beste hainbat espezie eta ekosistemarena ere, eta eragin bereziki larria du jende txirotu eta zaurgarrienen gainean.

Geure buruari ezarri diogun erronka lortzen lagundu nahi badiguzu, abenduaren 14aren eta urtarrilaren 9aren artean parte hartu dezakezu, eta horrela, kilometroak gehitu. 

Inskripzioa: 6 euro.

Parte hartzeko

  • Eman izena online, erraz-erraz. Izen emateak 6 € balio ditu. App-a deskargatu, Garmin, Polar, Fitbit, Strava, Apple Health edo Google Fit-ekin sinkronizatu, eta dortsala lortu ahal izango duzu.   
  • Korrika nahiz ibilian nahiz txirridulaz: abenduaren 14tik urtarrilaren 10era, nahi duzun tokian parte hartu dezakezu, hala nola errepidean, bidezidorran edo korrika egiteko zintan, korrika nahiz ibilian nahiz txirridulaz. Bakarkako desafio bat da, eta Alboan-ek Txaden, Burundin, Peruko Amazonian, Indian eta Kolonbian martxan diren proiektuei babesa agertzeko modu bat.
  • Partekatu sareetan: lasterketa amaitutakoan, atera argazki bat eta partekatu zure lorpena sare sozialetan. Ziurtatu Facebook, Instagram edo Twitterren argitaratzean #urarengarrasia traola erabiltzen duzula.
  • Eman izena hemen: carrerasolidaria.alboan.org