Skip to main content

Larrialdia Ukrainan

Emergencia en Ucrania

Ukrainako egoerak okerrera egiten jarraitzen du uneoro. ACNURen arabera, dagoeneko bi milioi pertsona dira aterpe bila herrialdetik ihesi joan direnak eta askoz gehiago izango direla aurreikusten da. 2014an hasitako Ukrainako gatazkan tentsioa eta larritasuna areagotzen joan da, otsailaren 24an erasoak hasi ziren arte, biztanleria zibilari eraginez.

[[{"fid":"5472","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"50","width":"341","class":"media-element file-default"}}]]

 

Gure esku-hartzea

Entreculturas eta Alboan-etik, Xavier Sarearekin batera, gure larrialdi protokoloa jarri dugu martxan. Etengabeko harremanean gaude Jesuit Refugee Service Europe-rekin eta Europako Jesusen Lagundiaren GKEekin eta Misio Bulegoekin, Ukrainako mugakide diren herrialdeetan errefuxiatuei arreta, harrera eta laguntza eskaintzeko: Polonia, Errumania eta Hungaria, lehen lerroan; eta Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Kosovo, Mazedonia eta Serbia, bigarren lerroan.

Ukrainan, Jesusen Lagundiak dagoeneko Lviv, Kiev, Khmelnytsky eta Chernivtsi hirietan kudeatzen dituen desplazatuentzako hainbat zentro eta instalazio jarri ditu.

Lehen momentu hauek ezinbestekoak dira gatazka honen biktimei ongi etorria eta harrera egin ahal izateko. Inoiz baino gehiago behar gaituzte. 

 

Laguntzeko aukerak

Banku transferentziak - Titularra: "Fundación ALBOAN". Kontzeptua: "Emergencia Ucrania"

  • BBVA: ES54 0182 1290 3302 0150 7630
  • LABORAL KUTXA: ES80 3035 0083 2908 3011 9602
  • KUTXABANK: ES98 2095 0000 7091 1231 4985

 

Dohaintzak mugikorretik. Zure bankuaren app erabiliz eta BIZUM: ALBOAN EMEREGENCIAS edo 04987 kodea