Larrialdia Haitin

Alboan Alboan
31/10/2016
Larrialdia Haitin

1.000 hildako - 350.000 pertsona kaltedun - 300 ikastetxe kaltetu 100.000 ume eskolarik gabe

Urriaren 4an Matthew urakanak Haitiko hegomendebaldeko kostaldea suntsitu zuen. Heriotza eta suntsipen arrastoa baino ez zuen utzi atzetik. Egun, 1.000 hildako eta gutxienez 350.000 pertsona kaltedun eta lekualdatuak zenbatu dira.

300 ikastetxe inguruk kalte larriak pairatu dituzte, eta beste 150 ikastetxe babesleku moduan erabiliak izaten ari dira. Momentu hontan 100.000 ume inguru eskolarik gabe gelditu direla kalkulatzen da.

2010ean 300.000 hildako utzi zituen lurrikarraren ostean, Haitiko larrialdirik latzena sortu du Matthew urakanak.

Fe y Alegría-Haiti erakundea lagundu nahian, ALBOAN-ek hainbat diru-laguntza lortzeko bideak zabaldu ditu biktimak lagundu ahal izateko. Zure dohaintza horrela egin ahal duzu:

BBVA ES54 0182 1290 3302 0150 7630

laboral kutxa ES80 3035 0083 2908 3011 9602

kutxabank ES98 2095 0000 7091 1231 4985

  1. On-line dirulaguntza
  2. Banku transferentzia, "Haiti" adieraziz:

Jasotako dirua horrela erabiliko dugu:

  • Kaltetutako familientzako lehendabiziko beharrei erantzunez: janaria, ostatua, botika.
  • Boktimei, gehienbat neska mutilei, laguntza psikosoziala ematea.
  • Ikastetxeak konpondu eta berreraikitzeko.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Haiti lagundu nahi dut

Kategoria: 
Etiketak: