Skip to main content

“Herritar enpresa" online ekitaldia, maiatzaren 19tik 26ra

Evento online "Empresa Ciudadana", del 19 al 26 de mayo

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak, REAS Euskadi Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak eta Alboan Fundazioak online ekitaldia antolatu dugu, “Herritarren Enpresa” kontzeptuaren inguruan sor daitezkeen enpresa berrikuntzarako aukerak aztertzeko.

 

Foroa garatu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza izan dugu. Ekitaldian, enpresaren eremuko erreferente ugarik, gizarte-eragileek, akademikoek eta erakunde publikoek hartuko dute parte, enpresa pentsatu eta egiteko forma berriei buruz eztabaidatzeko, helburu zehatz bat izanik: enpresen ereduak berritzea, planeta zaintzeko eta babesteko eta ezberdintasun sozialak murrizteko.

 

 

Enpresa, justizia sozialaren giltza

Abiapuntutzat hartuko dugu Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak egindako ikerketa bat: Enpresa funtsezko eragilea justizia sozialaren eraikuntzan: herritar enpresarako eredu berriak. Horrela, herritar enpresa adierazpena finkatzen da, bost enpresen egoera aztertzeko, gizartean onartuak izan baitira beren enpresa-proiektuen bidez eraikuntza sozialerako egindako ekarpenengatik.

Dokumentu hori oinarritzat hartuta, gizarte zibil, enpresa, unibertsitate eta administrazio publikoetako pertsona ezberdinek eraikuntza kolektiborako lana garatu dute ikastaro osoan zehar.

 

[[{"fid":"4540","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"667","width":"1000","class":"media-element file-default"}}]]

 

Lortutakoa jakinarazi nahi dute orain, eta eztabaidara eraman beste zenbait ahotsekin batera, eraldaketarako partaideak ere baitira.

  • Elizaren aldetik, hizpide hauxe dugu: Franciscoren Ekonomia eta Guztien Ongiaren ekonomia.
  • Gizarte zibiletik, enpresa sozialak eta solidarioak, eta ekonomia feminista sustatzen dira.
  • Eremu publikotik bultzatu egiten da Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agenda.
  • Gero eta sarriago entzuten dira honelako adierazpenak: ekonomia zirkularra, banketxeak eta finantza etikoak, erantzukizun sozial korporatiboa, ingurumen-jasangarritasuna, balioak eta xede soziala dituzten enpresak, etab.

Herritar Enpresaren foroak ekarpenak azaldu nahi ditu eztabaida sozial honetan, baita ekarpen horiek enpresetan erabakitzeko ahalmena duten pertsonei hurbilarazi ere, zuzendaritza-karguak dituztelako, edo bestelako ardurak ingurumenean, kalitatean, antolakuntzan, Erantzukizun Sozial Korporatiboan, edota enpresa-sortzaileak direlako.

 

Ekitaldirako inskripzioa

Izena ematea doakoa da. Horren bitartez, zenbait hizlariren audio bidezko hitzaldietan sar daiteke. Hizlarien artean, ondoko hauek egongo dira: Iciar Arechavala, Ilunionekoa, Nerea Burgos, ULMAkoa, Javier Alli, Laboral Kutxakoa, Sabin Azúa B+I kontsultorakoa edo Jorge Berezo, Bizkaiko Diputazioko Berrikuntza Zerbitzukoa. Podcast-ak e-mailen bitartez jasoko dira maiatzaren 19tik 25era.

Halaber, izena emateak erraztuko du partaidetza maiatzaren 26ko online topaketan, baita “Herritar Enpresa: enpresa beste modu batean pentsatzeko eta egiteko” agiria deskargatu akjal izatea.

Informazio gehiago: https://www.empresaciudadana.org/eu

 

INSKRIPZIOA, HEMEN