Skip to main content

Gure munduko bazter guztiak besarkatzen dituzten borondatezko langileak

Voluntariado que abraza cada rincón de nuestro mundo

Abenduaren 5ean, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean, balioetsi  eta eskertu nahi dugu gure munduko borondatezko langile guztien behar-beharrezko lana. Bizitzaren aurrean daukagun jarrera da boluntariotza, hau da, sufritzen duen errealitatearen aurrean. Errealitatearen sufrimenduan eragin-sortzaile ugari daude: bakardadea, deforestazioa, pobrezia, goseteak, lehorteak, etxerik gabeko kale-hotzak… Sufrimendua ere badator gure munduko hainbat bazterretan urratzen direlako giza eskubideak. “Ez dago eskubiderik…” Ez. Hainbatetan ez dago eskubiderik: etxebizitza, lana, ingurumena, osasuna, hezkuntza… izateko eskubiderik ez dago!

 

Pertsona boluntarioak boluntariotzarako jarrera hartu du, ikusi, entzun, ukitu… egin duelako munduaren oinazea, hurbilekoa eta urrunekoa. Utzi du bere baitan oinazearen mina sartzen, bere buruari galdetu dio zergatik, eta kausen zatia dela eta kausei aurre egiteko moduen zatia ere badela antzeman du. Onartu du arduraduna dela, eta, aldi berean, konponbidearen parte dela, hots, aldaketaren zatia. Gauzek beste era batekoak izan behar dutelako uste osoa du, eta horregatik prest dago inplikatzeko, zaila edo deserosoa izan arren.

 

Eta modu berezian orain, pandemiak eragin duen gaurko testuinguruan, COVIDa ez baita inpartziala. Kalte handiagoak sortzen ditu kalteberen artean, hau da, historiak, eta historia eraikitzen dugunok ere, jadanik baztertu, zapaldu eta alde batera utzi ditugunen artean. Hemen, guregandik hurbil, enplegua, topaketak, osasuna… eta pertsona askoren bizitza eten egin dira. Apur bat haratago ere bai, eta gainera, lehen eskolara joaten ez baziren, orain gutxiago. Oinarrizko osasun-sistemarik ez bazuten, orain deusik ez. Diru-sarrera eskasak bazituzten, orain, agian, bat ere ez.

 

[[{"fid":"4259","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"433","width":"649","class":"media-element file-default"}}]]

Pertsona boluntario batzuek euren konpromisoa gauzatzen dute Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako erakundeetan. Elkarte horietan gure helburuak hauek izan ohi dira: pobretutako herrialdeek berek garapenerako prozesu propioak bideratzea, eta, horrela, milioika pertsonaren bizi-baldintzak hobetzea, eta euren gaitasunak eta aukerak sendotzea. Gure helmuga da munduko edozein lekutan pertsonek aukera berdinak izatearen alde lan egitea.

 

Garapenerako boluntariotza-aukera horretan bizi direnak eurak eta komunitatea ere aldatzeko ari dira apustua egiten; azken finean, mundua eraldatzeko. Herritartasun globalaren partaide direlako uste osoa dute. Horregatik, beste batzuekin elkartzen dira mundu justu, bidezko eta jasangarriagoa eraikitzeko. Modu horretan ari da eratzen herritartasun hori, toki bakoitzean aldaketa globalak sortzen dituena. Injustiziak ere globalak diren prozedurei erantzuten die (batzuk estrukturalak dira, eta beste batzuk, “txikiak”). Itxaropenak ere globala izan nahi du, eta horretarako pertsona horiek behar ditu itxaropenak: dohain inplikatzen dira, errealitatea alda daitekeelakoan.

 

Pertsona boluntario horiek hainbat eremutan eratzen dute euren lana: hezkuntzan, sentsibilizazioan, herritarren mobilizazioan, komunikazioan, eragin politikoan… Horrela, gizartean gauzatzen dute parte-hartze gaitua, trinkoa, esanguratsua. Eta lan hori hemen egiten dute (tokiko boluntariotzan) eta han ere bai (nazioarteko boluntariotzan). Batzuetan, bestelako zortea duten herritar globalekin bat egiten dute zuzenean, eta elkarrekin trukatu begiradak, elkarrizketak, besarkadak, bideak… Beste batzuetan, eskainitako lana auzotegiko ikastetxeko gela batean dago, edo herriko udalean, lantegietan, komunikabideetan, antzerkietan, hiriko kaleetan. Bi eremu, bi “oihan”: batak bestearen beharra du mundu atsegina (gutxienez) eraikitzeko eta maitatzeko.

 

Alboan eta Entreculturas garapenerako nazioarteko lankidetza eta herritartasun globalerako erakundeek, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Boluntariotzaren Politika aurkeztu nahi dugu. Dokumentu horretan, boluntariotzaren alde egiten dugun apustua azaltzen da, gure zereginen, esentziaren eta izaeraren partetzat hartuta. Konpromiso sendoa da, eta ebaluatu eta eguneratuko dugu, leialak eta esker onekoak izateko hainbat pertsona boluntariorekin, gure taldeen partaide baitira, eta gure munduak behar duen aldaketaren alde lan egiten baitute.

 

* Irakur ezazu hemen Boluntariotzaren Politika