Skip to main content

Gizarte zibilaren 220 elkartek baino gehiagok eskatzen dute enpresen behar adinako arretarako legea sendotzea, jasangarritasun-kontuetan

Ley de Debida Diligencia de las Empresas en materia de Sostenibilidad

2022ko otsailaren 22an, Europako Batzordeak argitara eman zuen Enpresen Behar Adinako Arretaren direktiba-proposamena, Jasangarritasun kontuetan. Direktiba hori gertaera gogoangarria izango litzateke enpresen eragin kaltegarriak minimoan murriztu ahal izateko, langileengan, komunitateetan eta planetako ingurumenean. Horri erantzuteko, mundu osoko 220 GKEk eta sindikatuk proposamena ontzat hartu dute, espero izandako funtsezko urrats gisa, enpresek kontuak ematea, enpresen jarrera arduratsua eta justiziarako sarbidea lortu ahal izateko bidean.

Hala ere, premiazkoa da testuak dituen garrantzizko hutsuneak aztertzea, arriskuan baitago direktibak eragin positiboak lortu ahal izatea, hots, pertsonek, planetak eta klimak ahalik eta lasterren behar dituzten ondorio positiboak lortzea. Era berean, EBko herritarrek, langileek eta kalteturiko komunitateek hori eskatu izan dute publikoki mundu osoan.

Baterako adierazpenean, gure iritzi kolektiboak azaltzen dira direktiba-proposamena hobetzeko, enpresen kalteak (giza eskubideetan, ingurumenean eta kliman) modu eraginkorrean prebenitzera behartzea berma dezan, eta enpresen nagusikerien biktimek errekurtso judizial eraginkorra izan ahal dutela ziurtatzeko.

Esteka interesgarriak

Gizarte zibilaren adierazpena, jasangarritasun-kontuetan, enpresen behar adinako arretarako europar direktiba-proposamena

Amazonia gara” kanpaina

 

[[{"fid":"5791","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"480","width":"622","class":"media-element file-default"}}]]