Skip to main content

Generoa eta covid-19. Osasun- eta gizarte-zerbitzuetarako sarbidea eta horniketa

Género y covid-19. Provisión y acceso a servicios socio sanitarios

Eraginak: osasun- eta gizarte-sektorea, feminizatua

  • Osasun- eta gizarte-sektorearen %70 emakumeak dira, baina %25 soilik da emakume horien ordezkaritza erabakiak hartzeko sektorearen eremuetan.
  •  Emakumeak: COVID-19aren aurrean arriskuan daude, zainketa-lan gehienak egiten baitituzte (ordaindutakoak eta ordaindu gabekoak). Aldi berean, heriotza-tasa handiagoa da gizonen kasuan. Agian, horren arrazoia oinarritzen da gizonek gaixotasun kronikoak izateko dauzkaten probabilitateetan, arriskuko eta prebentzioko jarreretan edo sistema immunologikoetan. 
  • Osasun- eta gizarte- sektoreko emakume eta gizonen artean, soldaten arteko aldea %28 da, alde handia baitago, batez ere, sartutako orduetan eta gizonek eta emakumeek hartzen dituzten karguetan.

 

Eraginak: osasunerako sarbidea

Aurreko epidemietan, lehen mailako arretarako oinarrizko zerbitzuetarako baliabideei bestelako kokapena eman zaie maiz. Horrek are gehiago murrizten du emakume eta neskentzat sexu eta ugal osasunerako sarbidea, baita jaioberri, haur eta amen osasunerakoa ere. Azken finean, sexu eta ugal osasunari buruzko informazioa eskuratzeko zailtasunek areagotzen dituzte emakume eta nesken osasun eta bizitzarako arriskuak, eta askoz gehiago gertatzen da hori komunitate kalteberetan, pobreetan edo baztertuetan.

 

Erantzunak

Emakumeak liderrak izan ohi dira COVID-19aren eraginaren aurreko erantzunetan. Gure erakunde aliatuetan, erantzun anitzak ikusi ditugu PREBENTZIO auto-antolatuaren eremuan, sentsibilizatzeko momentuan, higiene praktiketan, maskaren eta desinfektatzaileen fabrikazioan… etabarretan. Adibidez:

  • JRS SOUTH ASIAko emakume gazte errefuxiatuak maskarak ari dira egiten jantzigintzako ikastaroetan, pandemia ez zabaltzeko prebentzioan, eta, aldi berean, diru-sarrerak lortuta, konfinamenduko neurriak mantendu ahal izateko asmotan.
  • Kongoko Errepublika Demokratikoan ere bai (Synergie taldeko emakumeak)
  • Hegoafrika (JRS)
  • Peru (SEA Radio Cutivalú edo SAIPE Radio Kampagkis)

 

* Zuk ere  COVID-19-ek jotako emakumeei lagundu ahal diezu. Larrialdi ekimenarekin bat egin. 

[[{"fid":"3792","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"57","width":"344","class":"media-element file-default"}}]]