Gatazkarik gabeko Teknologia Kolonbiara heldu da
Gatazkarik gabeko Teknologia Kolonbiara abiatu da urrearen errealitatea ezagutzera, mineral hori baita mundu mailako guztiz desiragarria eta, aldi berean, gatazkaz inguraturikoa.
Joan de hilabetean, azaroan, Herri Ikerketa eta Hezkuntza Zentroa / Bakerako Programa (CINEP/PPP) erakundeak landutako ikerketa aurkeztu genuen: “Urre meatzaritza eta Córdoba departamentuaren hegoaldeko komunitateak: El Alacrán meategiaren kasua” (gazteleraz) Erakunde hori gure aliatua da Kolonbian, eta ALBOANekiko lankidetzan aritu da lan hori egiteko. Espainieraz, ingelesez eta euskaraz eskuragarria delarik, ikerketan azaltzen da meatzaritzako hedapenak, azken hamarkadan, segurtasunik eza eta tentsioa areagotu dituela herrialdeko hainbat tokitan, lehendik ere Kolonbiako gatazkaren eraginez hain gogor markatutako zonaldeetan, hain zuzen. Beraz, meatzaritzan ari diren komunitateen egonezina gero eta larriagoa da.
Aipatutako ikerketa aurkezteko, gurekin egon ziren Javier Lautaro Medina, lanaren talde arudnadunaren koordinatzailea, eta Darli Rojas, Zenú komunitate indigenaren liderra San Jorge Garaiko Babesleku Indigenan. Komunitate hori bizi izan da, hainbat hamarkadatan, bere lurraldean eskala txikiko urre-ustiapenak eginda, baina, gaur egun, zonalde horretan, aire zabaleko kobre-meategia irekitzeko proiektu erraldoi batek mehatxatzen du Zenú komunitatea.
Elkarrekin egon ginen Bruselan, Parlamentu europarrean, zenbait erakundek antolatutako ekitaldi batean, Kolonbiako urre meatzaritzaren egoera eta Gatazka Mineraletarako Arautegi Europarrarekin duen erlazioa aztertzeko. Arautegia 2021ean bukatuko da abian jartzen. Halaber, Jesuit European Social Center (JESC) erakundearen bulegoetara joateko aukera ere izan genuen, topaketaren emaitzak partekatzeko eta bertako taldearekin enpresen eta giza eskubideen arautegiei buruzko gaiak eztabaidatzeko.
Gatazka Mineraletarako EUko Arautegiaren gaineko gure inzidentzia agiria kontsultatu ahal duzu hemen.
[[{"fid":"3386","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"315","width":"417","class":"media-element file-default"}}]]
Bilbora etorrita, Kolonbiako bestelako aktibistekin elkartu ginen, “Urreak ezkutatzen duena: gatazka mineralak eta bakea eraikitzea Kolonbian” jardunaldiak, ALBOANek antolatutakoak, garatzeko. Horrela, partaide hauek ezagutzeko aukera izan genuen: Soledad Betancur, urre meatzaritzarako Gaikuntzaren Herri Institutuko ikertzailea; Clemencia Carabalí, Kolonbiako giza eskubideen defendatzaileen sari nazionala, 2019an; Marcela Gómez, CENSAT-Agua Viva erakundeko ikertzailea, ingurumenerako hezkuntzan aditua, eta Edinson Bolaños, El Espectador egunkariko kazetaria, eta Kolonbiako urre merkatu ilegalean aditua.
-
Zuk ere parte har dezakezu Gatazkarik gabeko Teknologia lortzeko. Aukera ezazu zein modutan: https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/
[[{"fid":"3387","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"200","width":"410","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"3388","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"201","width":"415","class":"media-element file-default"}}]]