Skip to main content

Elkar Topatzen 2021, Hegoaldeko mugarako bidaian

Elkar Topatzen 2021 viaja a la Frontera Sur

“Elkar-topatzen” programa Loiolako Plataforma Apostolikoaren MAGIS Gazte Helduen Pastoralaren proposamena da, Alboanekin batera. Horren bidez, parte hartzen duten pertsonei eskaini nahi zaie Jaungoikoarekin, norberarekin eta besteekin topaketa sakona egitea, bizitza konprometiturako aldaketaren eragile izan dadin.

Elkar-topatzen proposamenak oinarrian dituen helburuak bi hauek dira:

  • Norberaren bokazioa aurkitzeko eta bizimodu konprometitua eramateko hazkunde-prozesuetan laguntzea.
  • Jatorrizko komunitateetan aldaketa-eragileak sortaraztea, munduko injustiziaren aurkako borrokaren eta elkartasunaren gaiak  lantzeko mobilizatu eta animatu dezaten.

Programa hau abian jarri zenetik, bere jarduerak beti garatu izan dira Latinoamerikako herrialdeetan: Perun, Venezuelan edo Kolonbian, Fe y Alegría erakunde aliatuaren eskutik. Aurten, aldiz, Covid-19ak sortutako krisi globalaren ondorioz, Hegoaldeko Mugara hurbiltzea erabaki dugu. Hori dela eta, errazagoa da bidaiaren logistika antolatzea eta, horrez gain, harrera ematen diguten komunitate kalteberek arrisku gutxiago izan dezakete. Era berean, hurbilago dagoen errealitatera gerturatzeko aukera da, zeren eta egoera hori gure eguneroko bizitzatik urrun baitago, eta beti ez baitugu aintzat hartzen. Horrela, zuzenean ikus dezakegu nola bizi diren, Melillara iristean, gure gizartera heltzen diren gazte migratzaileak. Hiriburu horretan hainbat kontraste daude eta giza eskubideen hainbat urratze ere gertatu ohi dira.

Martxoan,  Pablo Castells eta Javier Montes Sj hiri horretara joan ziren, aurtengo programan parte hartuko duten hamar partaidek zer-nolako  lankidetza-aukerak izango lituzketen aztertzera. Era berean, zuzenean ikusi nahi zuten Melillako egoera, urtebetez isolaturik egon baitago, eta, hala ere, bertara pertsona migratzaileak heldu baitira, igerian edo hesiaren gainetik salto eginez.

 

Datorren udarako ibilbide-orria

Alboaneko Pablo Castells eta Javier Montes Sj lagunen kronika

Prodein elkarteko partaide den Maite Echartek, lehenengo bilera batean, hurbilarazi gintuen kalean bizi diren gazteen errealitatera: “riski” egiteko zain daude, hots, penintsulara doazen itsasontzietan pasatzeko zain. Elkarte horrek elikagaiak banatu eta sendaketak egiten ditu, besteak beste. Modu hurbilean egiten dute lan hori, eta hurbiltasun hori nabaria da Maite nola agurtzen duten ikustean. Zalantzarik gabe, inspiratzailea izango da gure gazteentzat.

 

[[{"fid":"4498","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"335","width":"218","class":"media-element file-default"}}]]

 

GEUM DODOU elkartean, harrera eman zigun Marisa Amarok, Apostolikoen erlijiosoak. Bertan, mugimendu handia topatu genuen, CETI Etorkinen Denboraldi baterako Zentroko gazteak, duela gutxi hesiaren gainetik salto egin ostean, ezarritako koarentenatik ateratzen ari baitziren, eta prestakuntza hartu behar zuten, beren eskubideak ezagutzeko, asilo-eskaeran eman beharreko urratsak jakiteko  … Halaber, gaztelania ikasteko eskola batean parte hartu genuen. Han egon ohi dira gazteak, penintsulara igarotzeko zain dauden bitartean. Konfiantzazko giroa nabaritzen zen. Gazteak salbu daude GEUM DODOU elkartean, urte batzuk igaro baitituzte, kasu batzuetan Nador basoetan, salto egiteko aukeraren zain.

 

[[{"fid":"4499","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"399","width":"531","class":"media-element file-default"}}]]

 

Bidaia honen azken periploak Divina Infantitaren etxera eraman gintuen, Ama Celinarekin hitz egitera. Bere etxean, 32 neskato bizi dira, 5-16 urte bitartekoak, eta haiekin, hain zuzen, arituko gara datorren abuztuan, jarduera ludikoak eta prestakuntza tailerrak egiten. Erabateko energia eta maitasuna adierazten dituzte.

 

[[{"fid":"4500","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"395","width":"527","class":"media-element file-default"}}]]

 

Bidaia-koaderno hau bukatzeko, eskertu nahi dugu Melillako SJM Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuiten bulegoak eman zigun harrera: sentiarazi gintuzten etxean egongo bagina bezala.