Skip to main content

Breaking the wall, Escape Room birtuala eta migratzaile eta errefuxiatuekiko solidarioa

Breaking the wall,

.- Migratzaile ta errefuxiatuen gaineko aurreiritziak eta ideia faltsuei aurre egitea da “Breaking the wall” jokuaren helburu nagusia


.- COVID-19ak Latinoamerika, Afrika eta Indian eragindako komunitate zaurgarriak laguntzera zuzenduko da jasotako dirua 


.- Taldeka jolasten da, talde bakoitzean gehienez lau lagunek parte hartu ahal dutela. 

 


Milaka pertsonek arrazoi ugari dituzte beren etxeak uzteko eta beste herrialde batzuetara ihes egiteko: jazarpenak, gatazka armatuak, errepresio politikoa, baliabide ekonomikoen eza, eta klima-aldaketa, eta haien bizimodua, askatasuna eta bizia arriskuan jartzen duten beste hainbat egoera.

 

Sarritan ere, bidean edo helmugetara iritsita, pertsona horiek Jokabide xenofoboak, arrazistak eta diskriminatzaileak pairatzen dituzte. Azken urteetan gainera, baretu ordez, gero eta ohikoagoak dira.  Arriskuaren ideia eta beldurra migrazioarekin lotu nahi dituzten estereotipoez eta zurrumurru faltsuez betetako diskurtsoak dira. 

 

[[{"fid":"3824","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"479","width":"522","class":"media-element file-default"}}]]

 

 

Testuinguru horretan Cocolisto enpresarekin elkarlanean, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren laguntzaz, ALBOANetik Breaking the wall Escape Room jolasa proposatzen dugu, migratzaile eta errefuxiatuen inguruan mezu faltsuekin, estereotipoekin eta aurreiritziekin eraikitako harresiak eraisteko asmoz. Lankidetzako jolas interaktiboa da, zeinean zenbait enigma ebatziz, albiste faltsuak (fake news) apurtu eta gezurtatu behar diren. Diru-laguntza baten bitartez -12 euro gutxienez- beste hiru jokalari gonbidatu eta jolastu ahal da. Jasotako dirua COVID-19 Larrialdi globala ekimenera bideratuko da. Pandemiak Latinoamerikan, Afrikan eta Indian komunitate ahulenei eragindako efektuak arindu nahi du ekimen horrek.

 


Escape Room-en webgunea
 

Larrialdi Globalaren kanpainaren webgunea