Pasar al contenido principal
venezuela crisis

MIGRATZAILEEI BURUZKO AURREIRITZIAK HAUTSIZ

BREAKING THE WALL

ESCAPE ROOM SOLIDARIOA, Latinoamerika, Afrika eta Indiako komunitate zaurgarrien alde.

Alboanen ahulezia bereziko egoeran dauden komunitateei eta pertsonei babesa ematen diegu.

Laguntza-eskari gero eta handiagoari erantzuteko funtsak lortu nahian, Alboanek eta Cocolistok, joko adimendunak egiten espezializatutako enpresak, “Breaking the wall” sortu dugu, helburu solidarioak dituen lineako escape room liluragarri eta urratzailea.

Beste hiru taldekiderekin batera, migratzaileei eta errefuxiatuei buruzko albiste faltsuak eta aurreiritziak desmuntatzea izango da zure misioa.