Skip to main content

Bidezko trantsizio energetikoaren erronkak

transición energética justa

Irailaren 27an "Zer da bidezko trantsizio energetikoa? Ipar-hego meatzaritzako erauzketaren erronkak" izenekoanioarteko mintegia egin zen Bilbon. Deustuko Unibertsitateak eta Alboan-ek elkarlanean antolatuta, isurketa baxuetako teknologiak fabrikatzeko mineral kritikoen erauzketak planteatzen dituen erronken panoramika globala eskaintzeko helburuarekin burutu zen jardunaldia.

 



Gai horiei heltzeko, nazioarteko aditu talde handi batek hartu zuen parte. Anthony Bebbington Ford Fundazioko Natur Baliabideen eta Klima Aldaketaren Nazioarteko zuzendariak meatze-baliabideen gobernantzak trantsizio energetikoaren aurrean dituen erronken ikuspegia eskaini zuen.

 



Jarraian, hiru panel tematiko garatu ziren. Lehenengoan, afrikar ikuspegiari buruzkoa, Elias O. Opongo SJ, Hekima Universityko (Nairobi) bakeari buruzko azterlanen irakaslea; Rigobert Minani SJ, Kongoko Arroko Oihaneko Sare Eklesialaren koordinatzailea (REBAC); eta Charles Chilufya SJ, Jesuit Justice and Ecology Network of Africako koordinatzailea aritu ziren.

 


Bigarren panelak Latinoamerikaz jardun zuen, Natural Resource Governance Instituteko (NRGI) Programen zuzendari Ana Carolina Gonzálezen eskutik, mineral estrategikoen erauzketak planteatzen dituen erronkak aztertu zituena. Javier Arellano, Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoa eta gobernantzan eta garapenean adituak lagundu zion, Amazoniako urre-meatzaritzari buruzko Etika Aplikatuko Zentrotik egin duten ikerketa aurkeztu zuelarik.

 


Azken panelak trantsizio energetikoari lotutako Europako politiken eta mineral estrategikoen hornidura-kateen arteko lotura aztertu zuen. Guillermo Otano, Alboan Fundazioko eragin-teknikaria eta Meatzaritzako Justizia Sareko koordinatzaileak; Cecilia Mattea, Transport & Environment taldeko Mugikortasun Garbiko programaren arduradunak; eta Divin-Luc Bikubanya, Bukavuko Unibertsitate Katolikoko (UCB) Meatzaritzako Gobernantzako Adituen Zentroko (CEGEMI) ikertzaileak, Europar Batasuna sustatzen ari den mugikortasun garbiaren ereduari, Bateria Elektrikoen Erregulazioari eta horrek guztiak Kongo EDn izan dezakeen eraginari buruz hitz egin zuten.
 

[[{"fid":"6063","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"441","width":"606","class":"media-element file-default"}}]]


Jardunaldiari jarraipena eman zitzaion irailaren 27tik 30era bitartean, Justice in Mining sarearen topaketan, Loiolako Santutegian. Aurrez aurreko topaketa berri bat hiru urteren ondoren Kongo ED, Kenia, India, Kanada, Australia, Erresuma Batua, Mexiko, Honduras, Belgika eta Italiako ordezkariekin. Giza Eskubideetan eta ingurumenaren defentsan jarritako fokuarekin 12 azterketa-kasu partekatzeko, eraginari buruzko jardunbide egokiak identifikatzeko eta sarearen etorkizuna erabakitzeko topagunea.



* Ezagutu hemen gure Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina