Skip to main content

Aita Santuak emakumeen bortizkeriari buruz horrela dio: “Ezin dugu beste aldera begiratu"

El Papa sobre la violencia contra las mujeres

Aita santuak bideo bat atera du argitara, gogoeta eragiteko eta kontzientziatzeko ezen emakumeek bizi dituzten indarkeria mota guztiak ekintza koldarrak direla, eta gizadi osoa gaiztotzen dutela.

 


Lehendik ere abusuzko harremanak sufritzen zituzten emakume eta neskatoek, eta COVID-19aren pandemiak indarkeria handiagoen arriskupean jarri ditu. Herrialde batzuetan, konfinamenduaren eta beste neurri murriztaile batzuen ondorioz, % 30eraino hazi da emakumeen aurkako indarkeria. Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria anizkunak errealitate globala dira. Mundu osoan, 243 milioi emakumek baino gehiagok sufritzen dituzte, gizonen eta emakumeen arteko botere-harreman desparekoen ondorioz.
 

Alboanen, migrazio behartuko prozesuetan indarkeria bizi duten ehunka emakumeren testigantzak bildu ditugu. Argitalpen batean jaso ditugu. Aurpegia eman duten emakume horiei guztiei esker, zer behar duten jakin eta Emakumeok Martxan programa jarri dugu abian, haien bizitza berreraikitzen laguntzeko eta itxaropena itzultzeko. Bidean lagundu, eta Afrikan, Latinoamerikan eta Indian bizi dituzten bazterkeria eta ahulezia-egoerak salatzen ditugu.

 

Horretarako, urrats bat aurrera egin eta orain ezin dutenen alde ahotsa altxatuko duten pertsonak behar ditugu. Egin bat ondorengo botoia sakatuz

 

[[{"fid":"4362","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"57","width":"344","class":"media-element file-default"}}]]