Skip to main content

Emakumeok Martxan, migrazio prozesuetako emakumeen errealitatea

Mujeres en Marcha

Emakumeen nazioarteko eguna dela eta, Alboan, Entreculturas, SJM Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua eta Ellacuría Fundazioa erakundeek Emakumeok Martxan ekimena aurkeztu dute, emakume guztien eskubideak muinean jartzen dituena, bereziki emakume migratzaile eta errefuxiatuei dagozkienak, hain zuzen.

 

Pili Kaltzada, Linking Ideas-eko komunikatzailea, ongi etorria egiteaz arduratu eta ekitaldia gidatu du. Halaber, adierazi du “Emakumeok Martxan ekimenak aurrerapauso garrantzitsua dela, eragin politikoa eta gizarte sentsibilizazioa bultzatzen baititu, emakume migratzaileen eskubideak, beren historiak eta beren ahotsak eta hitzak eztabaidaren muinean jartzean.” Pilar Kongoko RDra bidaiatu diren kazetarietako bat izan da, hango komunikatzaileekin aritzeko eta beren esperientziak partekatzeko. “Bidaia honen helburua izan da hango eta hemengo emakume komunikatzaileak eta gizarte ekintzaileak inplikatzea, esperientziak partekatzeko, sareak sortzeko eta gure borrokan, ametsetan eta proposamenetan batzuek besteei laguntzeko asmoz.”

 

Gaur egun, migrazio mugimenduak ulertzeak berekin dakartza argibide sakonak, mugimendu horiek oso konplexuak baitira. Adierazpen errazegiek ez dute balio. Mugimendu horietako askotan, egoera anitzeko pertsonak nahasten dira: errefuxiatuak, klimagatik desplazatuak izan direnak, migratzaile ekonomikoak, adin txikikoak, salerosketaren biktimak edo hori sufritzeko arriskuan daudenak”, adierazi du Sara Diegok, Alboan erakundeko intzidentzia politikoaren teknikariak. “Emakumeak Martxan, migrazio prozesuetako emakumeen errealitatea” delako txostena aurkeztu du Sara Diegok, eta hor aztertzen du nola urratzen diren emakume migratzaileen eskubideak migrazio prozesu osoan zehar eta, aldi berean, salatu egiten du zer-nolako eragina duen prozesu horietan genero-eginkizunak.

 

Caddy Adzuba abokatuak, RD Kongoko Giza Eskubideen aktibistak eta 2014ko Asturiasko Printzea Konkordiaren Saria jarraitu egin du, desplazamenduak eragiten dituzten eskubide urraketen berri emanez. AFEM elkarteak genero berdintasunaren alde egindako lana ere azaldu du; bakegintza; emakumeen parte-hartze politikoa; eta sexu eta ugalketa osasuna, «irrati komunitarioa eta entzute aktiboa lan tresna gisa» erabiliz. Emakume migratzaileen eta errefuxiatuen eskakizunei erantzuteko Europak duen eginkizunari dei egin dio Adzubak.

 

África Baeta EITBko kazetariak bidaiaren esperientzia kontatu du, eta "entzute aktiboaren, harreman zuzenaren eta aurrez aurreko harremanaren garrantzia" azpimarratu du, injustizia sozialeko eta giza eskubideen urraketen egoerak salatu eta ikusgai egin ahal izateko. Gainera nabarmendu du pertsonalean kazetaritzarekin "adiskidetu" egin dela, Kongoko komunikatzaileengan kazetaritzaren funtsa bera ikusi duelako, hau da, entzutea.

 

Pili Kaltzadak gaineratu du esperientzia honetatik gehien hunkitu duena Kongoko emakumeen indarra eta sendotasuna izan dela eta “hitzak eta istorioek zauriak sendatzeko duten garrantzia. Emakumeek hitz egiten dutenean, eta haien zauriak eta beren komunitateetakoak agerian uzten dituztenean, zauri horiek sendatzen hasten dira”.

 

Bestalde, Jenny Paulak Tenoriok bere testigantza azaldu du. Kolonbiatik migratu zen, eta gure herrialdean dauden emakume askoren hausnarketak eta eskaerak bildu ditu. “Migratu garen emakumeok diskriminatuak izan gara Atzerritarren edo Nazioarteko Babesaren Legeengatik, bai gure administrazio-egoera erregularizatzeko izan ditugun oztopoengatik, bai nazioarteko babes-sistematik kanpo geratzeagatik. Bizileku-baimenik eta lanik ezak behartzen gaitu ezkutuko ekonomian urte askoan lan egitera, eta, horren ondorioz, lan-esplotazioa askoz gehiago areagotzen da. Horrek ere sexu-esplotaziorako sareen aurrean ahulago egiten gaitu”.

 

Lucía Rodríguezek, Entreculturas erakundeko Intzidentzia Saileko arduradunak, eskaera politikoak azaldu ditu bere aurkezpenean. “Migrazio arauak eta politikak behar ditugu, emakume eta neskatoen desberdintasun sozialak eta estrukturalak urrats guztietan aintzat hartuko dituztenak: jatorrizko lurraldean, iragaitzako lurraldeetan eta helmuga diren herrietako harreran”. Aurkezpena egin ostean, herritarrak animatu ditu esfortzuak elkartzeko visibles. org webguneko sinaduren bilketaren bitartez.

 

Sentsibilizazio jarduerak Euskadin

Datozen hilabeteetan gure inguruneko hainbat hiritara -hala nola Bilbo, Donosti, Eibar, Zarautz, Gasteiz, etab.- jatorritik helmugaraino emakume migratzaileek bizitako errealitateak ikusgai jartzeko proposamena eramango dugu. Lehen zita Eibarren izango da martxoaren 10etik 14ra, Egoaizia elkartearen laguntzarekin. Martxoaren 10ean izango da hasiera ostegunean, 17:00etan, Caddy Adzuba eta Julienne Baseke, AFEMeko (Kongoko Errepublika Demokratikoa) bi buruzagiek euren herrialdeko barne migrazioaz hitz egingo diguten hitzaldiarekin.

 

https://www.alboan.org/eu/berriak/tokikoa/emakumeak-martxan-emakume-migratzaileak-eskubideak-dituzten-emakumeak