Skip to main content

Emakumeak martxan: komunikatzaileak, migrazio prozesuetan indarkeria sufritzen duten emakumeekin topaketan

Mujeres en Marcha. RDC

Aste honetan, euskal komunikatzaile eta kazetari talde bat Kongoko Errepublika Demokratikora bidaiatu da, lurraldearen egoera zuzenean ezagutzeko, eta, bereziki, herrialdearen barnean zein migratzera beharturik, etxea utzi behar duten emakumeen egoera.

 

Alboan, Entreculturas, Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua eta Ellacuría Fundazioa erakundeetan bultzatu dugu bidaia hori, Emakumeak Martxan programaren barnean kokatzen dena, migrazio prozesuetan emakumeek sufritzen dituzten hainbat indarkeria ezberdin ezagutzera emateko asmoz, emakumeek berek eskainitako kontaketak eta Kongoko EDko komunikatzaileekiko topaketak bideratuz.

 

Áfrika Baeta (EITB), Lorena Fernández (Deustuko Unibertsitatea eta Lorehatur.net), Maddi Ane Toperena (Berria), Marta Martínez (Grupo Noticias), Pilar Kaltzada (LInging ideas) eta Teresa Villaverde (Pikara Magazine), eta Caddy Adzuba, Adiskidetasunaren Asturiaseko Printzesa Sariduna, eta Julienne Baseke, AFEMeko zuzendaria. Kongoko EDko bi komunikatzaile horiek erabat konplexua den errealitatea azalduko dute.

 

Gaur eguneko hainbat egoerak exijitzen dute agerian jartzea eta salatzea emakume migratzaileen errealitatea: migrazioaren feminizazioa areagotzen ari da, emakumeek diskriminazioa bikoitza izan ohi dute migratzaile eta emakume izateagatik, eta ikusezin geratzen dira errealitate hori eta bere ondorioak (pertsonen salerosketak, sexu- eta lan-esplotazioa, indarkeria ezberdinak, etab.). Beraz, helburua da herritarrak kontzientziatzea, inplikatzea eta mobilizatzea, migrazio-prozesuetan (jatorrizko lurraldetik, iragaitzan zehar eta helmugara heltzean) dauden emakumeen eskubideak defendatzeko.

 

Lekuko eta Europako testuinguruetako emakume komunikatzaileen topaketa- eta elkarrizketa-guneak sortzearen bidez, ezagutzak eta esperientziak partekatu nahi genituzke, funtsezkoa iruditzen baitzaigu sakontzeko zerk behartzen dituen emakume horiek migratzera, ezagutzeko zein eginkizun betetzen duten komunikazioan eta salaketan AFEM bezalako tokiko erakundeek, eta entzuteko eta gureganatzeko Bukavun, Kongoko EDn migrazio-testuinguruetan bizi diren emakumeen beharrak, eskaerak eta ametsak.

 

Emakumeak Martxan proiektuak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.

 

Kongoko EDko egoera politikoa eta soziala erabat konplexua da. Azken hamarkadetan, bertan izan dira barneko eta eskualdeko gatazkak, hainbat krisi humanitario sortu dituztenak. Gatazka horien guztien jatorria interes geopolitikoetan dago, eta mineralen ondasun handia kontrolatzeko liskarretan ere bai. Kongoko EDak baditu 4,5 milioi pertsona desplazatu herrialdearen barnean, eta 811.000 pertsona errefuxiatu mugetako herrietan, eta Afrika australean (UNHCR, 2018). Testuinguru horretan, emakumeak eta neskatoak gerra-arma gisa erabiliak izan ohi dira, eta, horren ondorioz, modu ezberdinetako genero indarkeria-kasu gehien dituen herrialdeetako bat bihurtu da Kongoko ED.

 

Emakumeak Martxan ekimenari buruz gehiago jakin nahi baduzu: https://www.mujeresenmarcha.org/eu/