Mondragon Unibertsitateak eta ALBOANek ituna indartu dute ekonomia gizatiarrago eta jasangarriagoaren alde

Mª Mar Magallonek, ALBOAN Fundazioko Zuzendariak, eta Begoña Pedrosa Lobatok, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dekanoak, Latinoamerikako 8 herrialdeetako (Bolivia, Kolonbia, Ecuador, El Salvador, Mexico, Nikaragua, Paraguay, Peru) elkartasunerako giza ekonomia indartzeko asmoz elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur, maiatzaren 22an.
“Formakuntza, laguntza teknikoa eta elkartasunerako ekonomiaren ekimenak babestea” izeneko egitasmoa garatuko du aipatu hitzarmenak. 298.173 eurokoa da, eta horietatik 237.636 euro Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatuko ditu, eta ALBOAN eta Lankik 60.537 euro. 2 urtez luzatuko da hitzarmena, 2016ko abendutik 2018ko abendura.
Era berean, hitzarmenaren markoan, genero berdintasuna eta prozesu osoaren sistematizazioa eta zabalkundea sustatzeko ekintza zehatzak izango dira ere.
Formakuntza eta babesarako ekimenetan parte hartuko duten 16 ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko erakundeak COMPARTE “Comunidad de Aprendizaje y Acción para el Desarrollo Alternativo” sareko partaideak dira, ALBOAN GKEak eta Lanki-k lagunduta.
COMPARTE espazio estrategikoa da. Bertatik, partehartzaileek ezagupenerako sorkuntza kolektiboari aportazioak egiten dizkiote, Iparra-Hegoa eta Hegoa-Hegoa arteko esperientziak trukatzeko baldintzak sustatu, eta jasangarriak eta inklusiboak diren alternatiba ekonomiko-produktiboak proposatzen dituzte.