Lan eskaintza. IKT arduraduna

Pertsona bat behar dugu IKT Arduradunaren lanpostua betetzeko, motibazio handikoa eta gure erakundeen estilo eta misioarekin identifikatzen dena.
1. Lanpostuaren misioa:
IKT zerbitzuak mantentze- eta garatze-lanekin zerikusia duten eginkizun guztiak gobernatzea, planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea, beharrezko den azpiegitura teknologikoarekin batera, Arrupe Etxea eta Alboan erakundeen biltze-atazan eta komunikazioetan beren egoitzekin, modu proaktiboan.
2. Lanpostuaren zereginak
- IKTen kudeaketa integrala, kanpoko aholkularitza eta praktiketako pertsonekiko koordinazioa.
- Sare eta komunikazioen beharrezko arkitektura diseinatzea Alboan fundazioaren lau egoitzetan.
- Arrupe Etxearen instalazioak koordinatzea.
- Komunikazioen kudeaketa (sare pribatuak, telefonia mugikorra eta finkoa), eta operadore eta hornitzaileekiko harremanak.
- Ekipoen inbentarioa eta ikuskapena egitea, baita beren berrikusketa planifikatzea ere.
- Ekipo informatikoak erostea (ordenagailuak, inprimagailuak, komunikaziorako ekipoak, etab.), instalatzea eta egoki funtzionamenduan jartzea.
- Lizentziak, antibirusak, posta elektronikoa eta instalatutako edozein software eguneratzea.
- Softwarearen hornitzaileekiko harremanak eta eraldaketa digitalaren proiektuak diseinatzea.
- Gertakari informatikoen konponketak koordinatzea.
- Zerbitzarien administrazioa/kudeaketa.
- Switchen eta VLAN konexioen kudeaketa eta konfigurazioa.
- Segurtasun-kopiak.
- Segurtasunerako mehatxuak detektatzea eta aztertzea, baita prebenitzeko teknikak garatzea ere.
3. Eskatutako profila
- Gradua / Informatika edo Telekomunikazioen Ingeniaritzako Masterra.
- Antzeko lanetan, gutxienez bi urteko esperientzia.
- Menperatzea:
- Ingurune birtualizatuak
- Ekipoen erosketa, konfigurazioa eta mantentze-lanak (ordenagailuak, inprimagailuak, komunikazio-ekipoak, etab.)
- Zerbitzarien administrazioa/konfigurazioa
- Erabiltzaileei euskarria
- Zibersegurtasuna
- Aintzat ere hartuko da:
- Garapenerako Lankidetzako prestakuntza eta/edo boluntariotzan izandako esperientzia.
- Euskara eta ingelesa ongi erabiltzea, ahoz zein idatziz.
- Software librea ezagutzea.
4. Eskatutako konpetentziak
- Profesionaltasuna: kalitatezko lana egitea, eta ardurazkoa
- Planifikazio ona, denboraren kudeaketa eta lehentasunak ezartzea
- Proaktibitatea
- Autonomia
- Harreman pertsonaletarako erraztasuna
- Ekimena izatea eta lorpenerako orientazioa
5. Eskaintzen da:
- Urtebeteko kontratua, mugagabea izateko aukera izanik.
- Egoitza: Bilbo
- Asteko 34 orduko lanaldia Alboan Fundazioan eta Arrupe Etxean, ordutegi-malgutasunez.
- Lanean hastea: berehala
Interesaturik dauden pertsonek curriculuma, eskuz idatzitako motibazio-gutuna eta erreferentziak bidal ditzakete 2021eko abenduaren 8an baino lehen, posta elektronikoaren bitartez eta gaian “IKT ARDURADUNA” adieraziz, helbide honetara: personal@alboan.org