Izpiritualtasuna eta errefuxiatuen dramari begira, ALBOANen topaketan

Irailaren 13tik 16ra ALBOANeko lantaldea, bolondresak eta laguntzaileak, hau da, ALBOANen familia Loiolako aterpètxean bildu zen urteko topaketa egiteko.
Nazareteko Jesus-en figura hainbat ikuspuntutik begiratuta, izpiritualtasuna izan zen bilkuraren jomuga nagusia. José Ignacio González Faus SJ eta Lidia Rodríguez teologaren eskutik, "Nazareteko Jesus-en estiloan, beste pertsonekiko munduan izan" kontzeptuaren inguruan hausnarketa egin, sakondu eta hurbildu ginen.
Bestaldetik, Mugetatik haratago izeneko hezkuntz proposamenaren aurkezpena izan zen interes handiko gaia; 2017-2018 kurtso honetan DBH-eko ikasleentzako bizipenaren bitarteko trebakuntza saioa dugu honakoa. Horren bitartez, ikasleak errefuxiatu eta migranteen errealitatera hurbilduko dira; kulturartekotasun, migrazio eta babesaren inguruan trebatuko dira irakasleak; eta hezkuntz komunitatea sentsibilizazio eta mobilizazio jardueretan engaiatuko da.
Antolakuntza kontuak, ALBOANen laguntza ereduaren gaineko hausnarketa, eta solaserako tarteak ere izan genituen jardunaldi eder hauetan; amets egiteko eta kurtso berriari ilusioz heltzeko egun paregabeak.
[[{"fid":"1506","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"170","width":"283","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"1508","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"170","width":"283","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"1509","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"177","width":"283","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"1510","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"170","width":"283","class":"media-element file-default"}}]]