Skip to main content

830.000 pertsonak baino gehiagok ihes egin dute Libanoko erasoalditik

Alboanek eta JRSk larrialdi-erantzuna aktibatu dute Libanon, erasoaldia izan ondoren
Alboan y JRS activan una respuesta de emergencia en Líbano tras la escalada de violencia

Libanon 2026ko martxoaren 2az geroztikbortziakeria areagotu egin da, eta horrek aurrekaririk gabeko krisi humanitarioa eragin du: 830.000 pertsona baino gehiago beren etxeak uztera behartu ditu, salbu egoteko.

Alboan eta EntreculturaS elkartetik, Xavier Sarearen parte gisa (Europa, Ipar Amerika eta Australiako garapen eta ekintza humanitarioko jesuiten erakundeen nazioarteko aliantza), Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin (JRS) lankidetzan larrialdi-plana aktibatu dugu, Beiruten, herrialdearen hegoaldean eta Bekaa bailaran jende asko bizi den eremuei eragiten dieten erasoen ondorioz lekualdatutako milaka familiei aterpea, elikagaiak eta mediku-arreta eskaintzeko
 

Helburua da berehalako segurtasun-sare bat ematea dagoeneko munduko biztanle bakoitzeko errefuxiatu-kopuru handiena zuen herrialde batean. Eta zure laguntzarekin, gure lana askoz pertsona gehiagorengana irits daiteke.

 

Hospitalitatea larrialdiari aurre egiteko


Egoera oso larria da, 2024ko su-etenaz geroztik izan den erosaldi latzenaren ostean. Libanoko Osasun Publikoko Ministerioaren datu ofizialen arabera, erasoaldiak gutxienez 850 hildako eta 2.100 zauritu baino gehiago utzi ditu, eta eragin bereziki tragikoa izan du emakumeen eta haurren artean.

Egoera horren aurrean, JRSk bere zentroak eta eskolak "hospitalitateko gune" bihurtu ditu. Gaur egun, 131.661 pertsona inguru daude 600 aterpetxe kolektibo baino gehiagotan, herrialde osoan banatuta. Hala ere, iheslari gehienak harrera-komunitateen elkartasunaren mende daude, beren gaitasunaren mugan baitaude.

 

Erresilientzia kontakizunak: giza eragina


Zifren atzean, Libanon errefuxiatutako Zahraa izeneko emakumearena bezalako istorioak daude. Zahraak Beiruteko San Jose elizan bilatu zuen babesa 2024an, seme gaztea erditzeko. Gaur egun, indarkeriak harresi beretara itzultzera behartu du, beste behin ere gerrak kendu dion egonkortasuna bilatuz.

«Eliza babesleku baino zerbait gehiago bihurtu da; ziurgabetasunaren erdian egonkortasun une bat aurkitzeko lekua da», azaldu du Zahraak.

Berak bezala, Rudaynak, hiru seme-alaben amak, etorkizunarekiko duen kezka sakona adierazten du, azpiegitura kritikoek kalte larriak jasan dituzten eta azken urteetan 60.000 eraikin baino gehiago suntsitu edo kaltetu diren testuinguruan.

 

Epe luzerako erronka


Gure larrialdi-erantzuna ez da soilik laguntza materialean oinarritzen, baizik eta lekualdatutako pertsonen eskubideen eta duintasunaren babesean, beren istorioaren subjektu aktibotzat hartzen baititu, eta ez gatazkaren biktima soiltzat.

Nazioarteko komunitateak kezkaz ikusten du eskualdea are gehiago ezegonkortu ahal duen krisia. Erasoaldi honen eragina ez da soilik suntsitutako eraikinetan neurtzen, baizik eta denboran zehar elkartasun eta berreraikitze ahalegin iraunkorra eskatuko duten bizi proiektuen hausturan.
 

Erlazionatutako albisteak