Skip to main content

Walikale Webquest erronka Gasteizera iritsiko da

El reto Walikale Webquest llega a Vitoria-Gasteiz

Datorren otsailak 16an Egibidek eta ALBOANek Gasteizeko Molinuevo eta Jesus Obrero Campusetan WALIKALE WEBQUEST erronka aurrera eramango dugu. WALIKALE WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa da. Sakeleko telefonoak erabiliz, proba batzuk ahalik eta denbora gutxien ebaztea du helburu. IKT-ak eta mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana da, modu ludiko eta dibertigarri batean.

Zure taldearekin izen emateko hemen sakatu

 

“Zure mugikorrak ezkutatzen duena asma ezazu!” lelopean, jokuaren helburua ALBOANen “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainia ezagutaraztea da, Kongoko Errepublika Demokratikoan ematen diren Giza Eskubideen urraketak salatuz, guzti hori gure gailu teknologikoen kontsumoarekin lotuz (sakeleko telefonoak, tabletak, ordenagailuak…).

 

Zure taldearekin dohainik inskriba zaitez erronkan eta lehia ezazu beste talde batzurekin. Gainera, beste errealitate batzu ezagutzeko aukera izango duzu!

 

  • 800€tan baloratutako sariak egongo dira hiru talde irabazleen artean banatzeko.
  • Talde bakoitzean 3-6 pertsona hartu dezakete parte.
  • Berehala inskribatu zaitez! Plaza mugatuak daude!!
  • Zure taldearen inskripzioa hemen egin dezakezu

 

Betekizunak

  • Nori zuzendua?: 14-25 urte bitarteko gazteen taldeak.
  • Baldintza: Talde bakoitzean ANDROID teknologiadun gailu elektroniko bat egon beharko da, datu-konexioa izan behar duena eta GPS-a piztuta duena.
  • Prezioa: Dohainik!
  • Ordua: 11:00-13:30
  • Data: Otsailaren 16
  • Lekua: Egibideren Molinuevo Campusean San Ignacio de Loyola Kalea, 6, Vitoria-Gasteiz. Google Mapsera linka: https://bit.ly/2RgCdiN

 

Walikale Oinarriak

Informazio gehiago: s.gonzalez@alboan.org  / 609 23 26 27 telefonoa

Walikale Webquest erronka Euskal Lankidetza Agentziak, Deusto Tech-ek, eta Egibide-ek lagundutakoa da.