Skip to main content

Sinaduren bilketa, tokiko administrazioei erosketa publiko etikoa exijitzeko

Comienza una recogida de firmas para exigir Compra pública ética a las Administraciones locales

ALBOAN GKEak abian jarri du “Erosketa Publiko Etikoa” delako kanpaina, tokiko administrazioek teknologia arduratsua kontsumitzeko helburuaz sinadurak bilduko dituena.

 

Eskaeraren xedea hauxe da: Euskadiko eta Nafarroako udalek, beren ekipoak berritzeko momentuan, irizpide tekniko edo ekonomikoez batera, enpresen jarrera arduratsua ere kontuan hartzea.

Munduko zenbait herrialdetan, mineral batzuen erauzketak berekin dakar Giza Eskubideak urratzea, baita gatazka armatuak mantentzea ere; mineral horiek aparailu elektronikoak egiteko erabili ohi dira: tabletak, mugikorrak, ordenagailuen pantailak… etab.

ALBOANen, uste dugu enpresa fabrikatzaileek eta inportatzaileek ardura nabaria dutela. Eta administrazio publikoek ere bai.

Hiritar gisa, administrazio publikoei exijitu behar diegu era positiboan baloratzea Giza Eskubideak urratzearekin loturiko arriskuak kudeatzeko praktika onak erabiltzen dituzten enpresak.

Produktu elektronikoen Erosketa Publiko Etikoa delakoaren aldeko sinadura-bilketa online egingo da Visibles.org webgunearen bitartez, eta, ekainera arte, 5.000 atxikimendu baino gehiago jasoko direlakoan gaude.

Eska iezaiozu zure udalari teknologia arduratzea eros dezan!

Gatazkarik gabeko Teknologiaren alde!

SINATU HEMEN ETA LAGUNDU PRODUKTU ELEKTRONIKOEN EROSKETA PUBLIKO ETIKOA BULTZATZEN!