Skip to main content

Nola bilakatu Gatazkarik Gabeko Teknologia sustatzen duen erakundea

Cómo convertirse en una organización promotora de Tecnología Libre de Conflicto

Gatazkarik Gabeko Teknologia sustatzen duen erakundea bilakatzeko ibilbideadokumentuaren bidez, ALBOANek hezkuntza formal zein ez formaleko erakunde eta elkarteen esku jartzen ditu proposamen zehatz batzuk Gatazkarik Gabeko Teknologiakanpainarekin eta, modu horretan, gailu elektronikoen eta indarkeriaren artean dagoen loturaren apurketarekin bat egiteko.

Dokumentuaren abiapuntua esperientzia da, hots, azken urteotan zehar giza eskubideak eta teknologiaren erabilera arduratsua sustatzeko ALBOAN-ekin bat egin duten eskolek aurrera eraman dituzten ekimen konkretuak ditu eredu. Horrekin batera beste eskualde batzuetan egindako esperientzia batzuk ere aipatzen dira, hala nola Enough projecterakundearen Conflict Free Campus Initiative.

Gure telefono mugikorrak, ordenagailuak eta beste teknologia batzuk fabrikatzeko ezinbestekoak diren mineral asko erdi esklabotzako baldintzetan erauzten dira eta haien legez kanpoko merkataritzak talde armatuak finantzatzen laguntzen du, hainbat lurraldetako gatazkak betikotuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean gertatzen den bezala.

Egoera horren aurrean, Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainakwww.gatazkarikgabekoteknologia.org, teknologiaren eta indarkeriaren arteko loturak haustera bultzatu nahi gaitu. ALBOAN GKEren ekimen honen asmoa da mineralen erauzketa intentsibo eta neurrigabeak eta persona eta komunitateen beharrak kontutan hartzen ez dituen merkataritza sistemak sortzen dituzten Giza Eskubideen urraketak salatzea eta horren aurka egiteko proposamenak aurkeztea.

[[{"fid":"2342","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"185","width":"768","class":"media-element file-default"}}]]

Ikastetxeen txokoa >

Ikastetxe ugari agertu dira teknologia eta indarkeriaren arteko loturak hausteko erronkaren alde. Dokumentu honen helburua, hain zuzen ere, gatazkarik gabeko teknologia gune bihurtu nahi diren eskola eta taldeei ideiak eta aukerak luzatzeada.

Proposamena honakoa da: gatazkarik gabeko teknologia sustatzen duen erakunde bat bilakatzeko erronkari heltzea. Honek bi dimentsio ditu:

a) Hezkuntza komunitateak gatazkarik gabeko teknologia sustatzearen aldeko ekimenak aurrera eramatea.

b) Gatazka teknologiarik gabeko gune bat bilakatzea, hau da, erakundean bertan erabiltzen den teknologiaren kontsumo, erabilera eta bazterketa irizpideak ahalik eta zintzoenak izatea giza eskubideen bermearen ikuspuntutik.

 

Dokumentu honek injustiziei aurre egiteko proposamenak eskaintzeko estrategiarekin bat dator. Hezkuntza erakundeak mundua ezagutu, pentsatu eta eraikitzeko esparru pribilejiatuak dira, eta dokumentu honek gure teknologiaren kontsumoak gaur egun dituen gizarte eta ingurumen ondorioei aurre egiteko modu eraginkorrak inspiratzeko baliogarria izatea espero dugu.

Gatazkarik Gabeko Tekonologia kanpainaren beste materialak ezagutzu nahi baduzu, sartu gure webguneaz >