Skip to main content

Migratzea: bizitza duina izateko eskubidea. Iruña, Abenduak 14-18

Migrar: el derecho a una vida digna. Pamplona, 14-18 diciembre

Bazenekien gaur egun 80 milioi pertsona inguruk beren etxea utzi behar izan dutela? Bazenekien lekualdatze horien arrazoiak klima-aldaketa, indarkeria eta aukeren gabezia direla? Gai horiek interesatu eta kezkatzen bazaituzte, ondoko proposamen hauekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.

Proposamen hauek gure 25. urteurrenaren barnean daude antolaturik, eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dute.

 

Migrazio eta babesari buruzko Jardunaldiak. Iruña, abenduak 14-16

Civivox Condestable. Kale Nagusia, 2. JAITSI HEMEN JARDUNALDIEN EGITARAUA

 

ABENDUAK 14. MIGRATZEN DUTEN PERTSONEN ESKUBIDEAK DEFENDATZEA

9:30: Parte-hartzaileen izen ematea

9:45: Ongi etorri eta jardunaldien aurkezpena

10:15: “Giza Eskubideak defendatzea”. Helena Maleno

11:30: Atsedena

12:00: “Giza mugimenduetan laguntzea, genero ikuspegia kontuan hartuta” mahai-ingurua

  • ODÖS (Cristina Manzanedo) proiektua
  • Acción contra la Trata

13:15: Ondorioak. Visual Thinking

 

ABENDUAK 15. MIGRAZIOA, INGURUMENA ETA KLIMA ALDAKETA

9:30: Parte-hartzaileen izen ematea

9:45: “Migrazio klimatikoak: babesa, ikusgaitasuna eta marko juridikoa” ponentzia Susana Borrás

11:00: Atsedena

11:30: Ahozko narrazioa. Cruz Noguera

11:45: “Ingurumen-desplazamendua: lurraldeak bizitzeko baldintzarik ez duenean”

  • CEAR-Espainia (Nuria Ferré)
  • Dalila Argueta

13:00: Ondorioak. Visual Thinking

 

ABENDUAK 16. MIGRAZIOA ETA KULTUR ANIZTASUNA: GIZARTE BERRIETARANTZ

9:30: Parte-hartzaileen izen ematea

9:45: “Iragatea, aniztasuna eta herritartasuna: gizarte modernoetako elkarbizitza pentsatu eta bultzatzea”. Rubén Lasheras

11:00: Atsedena

11:30: Ahozko narrazioa. Cruz Noguera

11:45: “Nola landu gizarte inklusiboak” mahai-ingurua

  • Nafarroako Gobernua (Patricia Ruiz de Irizar)
  • Alboan Fundazioa (Mary Tere Guzmán)
  • Gurutze Gorria (Hassan Chaouki)

 

13:00: Ondorioak. Visual Thinking

 

Jardunaldien amaiera

 

Izena emateko sakatu hemen: http://www.pamplonaescultura.es/inscripciones-cursos-y-activades-civivox/ 

Civivox edozein zentrotan edo 010 telefonoan (948 420100, mugikorretik edo Iruñaz kanpotik deituz gero).

 

Sentsibilizazio-jarduerak. Iruña, abenduak 15, 16 eta 18

JAITSI HEMEN JARDUEREN EGITARAUA

Izena emateko, azaroaren 20tik aurrera hemen: www.pamplonaescultura.es, Civivox edozein zentrotan edo 010 telefonoan (948 420100, mugikorretik edo Iruñaz kanpotik deituz gero).

 

ABENDUAK 15. “EL PASO”. Mikroantzezlana eta solasaldia

18:00: CIVIVOX CONDESTABLE. Kale Nagusia, 2

Antzezlan laburra, “Euri Artean” antzerki konpainiarekin. Lan hori “Hesiaren atzeko istorioak” proiektuaren barnean dago, eta Alboan  eta Ellacuria Fundazioen laguntza du. Proposamen artistiko horrek sentsibilizazioa bultzatu nahi du eta begirada berriak eskaini milaka pertsonak bizi duten migratze-errealitateari.

 

ABENDUAK 16. “EVBUEBO ES EL CIELO”

18:00: CIVIVOX ITURRAMA. Esquíroz kalea, 24

Libres para soñar disko-liburuaren aurkezpen antzeztua, Las Poderosas taldearekin (Acción Contra la Trata-ACT). Narrazioak eta testigantzak irakurtzearen bidez eta mezua, zuzeneko musika eta mugimendua adierazten dituzten performanceen bitartez egindako azken lana aurkezten du emakumeen talde horrek.

 

ABENDUAK 18. ZURRUMURRUEN AURKAKO ERAGILEAK: EZ UTZI ZURRUMURRUAK ZURE BAITAN SARTZEN!

12:00-14:00. CIVIVOX ITURRAMA. Esquíroz kalea, 24

Gazteentzako tailerrak (16-21 urte bitartekoak). Nafarroako Zaska-Zurrumurruen aurkako Sarearen estrategia da estereotipo eta aurreiritzietan oinarritzen diren eta arrazismoa eta bazterketak sortzen dituzten zurrumurruak deuseztatzea. Baliabideak eskaini nahi dituzte espiritu kritikoa eta diskurtso alternatiboak sortzeko, kultur aniztasunaren balioa nabarmendu nahian.