Skip to main content

Migragesto 2021: Ausartu zaitez aniztasunean eta elkarbizitzaren alde arraunean ibiltzera

Abenduaren 18a Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna denez, ostiral honetan, abenduaren 17an, Jesusen Lagundiaren Loiola Plataforma Apostolikoaren erakundeek eta obrek MIGRAGESTO2021 garatuko dugu, hau da, sarearen bidez Hospitalitatearen aldeko ekintza, goiburu hau izango dugularik: “Ausartu zaitez aniztasunean eta elkarbizitzaren alde arraunean ibiltzera”.

Elkarren segidako 12 ordutan, obra jesuitek hainbat jarduera garatuko dugu: hausnarketa, prestakuntza, sentsibilizazioa eta ekintza partekatua, aniztasuna bultzatzeko eta elkartasunez eta inklusioz eginiko kultura sustatzeko. Pertsona migratzaileak muinean jartzen duen elkartasuna bultzatzeaz gain, aniztasunaren aberastasuna eta indarra, baita sare bidezko lana ere, nabarmendu nahi ditugu, modu horretan aritzeak aukerak eskaintzen dizkigulako, Hospitalitatearen eta elkarbizitzaren aldeko  herritartasuna eraikitzeko.

 

[[{"fid":"5262","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"127","width":"458","class":"media-element file-default"}}]]

Aniztasuna eta elkarbizitza adierazi nahi ditugu zenbait jarduera erabiliz: otoitz modukoak, ikasleek proposatutakoak (hezkuntzako obretan), gizarte ikusgaitasunerako ekintzak… etab., abenduaren 17ko 9:00etatik 21:00etara.

                         

Migragesto 2021erako Programa

09:00 - 09:15

Egunaren amaiera. Obren otoitz partekatua

 

 

09:15 - 10:00

 

 

Kostka Santander ikastetxea: Otoitz-hausnarketaren gunea

 

10:00 - 11:00

 

San Jose Jesuitak ikastetxea: Otoitz-hausnarketaren gunea; etapa guztietako “harreraren” zentzuari buruzko lana; zikloetan/klaseetan “ongietorriaren” bideoen grabaketa.

 

11:00 - 12:00

 

Deustuko Unibertsitatea, Bilbo eta Donostiako Campusetan: otoitz-hausnarketaren gunea; beste batzuekiko topaketak, auzolandegiak, gizarte praktikak ikusteko proiekzioak

 

12:00 - 13:00

 

Loiolako San Inazio ikastetxea - Donostia: erlijio-jarduera: “Migratzaileak Belenen” – 2.DBHko ikasleak

Egibide

 

13:00 - 14:00

 

 

Alboan: Latinoamerika, Afrika eta Asiako testigantzak 

Loiolako San Inazio ikastetxea - Donostia: erlijio-jarduera: “Migratzaileak Belenen” - ikasleak

 

 

14:00 - 15:00

 

Loiola Etxea - bazkaria 

 

 

15:00 - 16:00

 

Loiola Etxea: kafea / tea, Ategorrietako etxean.

 

16:00 - 17:00

 

Lasa Zentroa: sare sozialetako historiak: migrazio-prozesuen testigantzak, modu positiboan

 

 

17:00 - 18:00

 

 

 

 

 

 

Loiolako San Inazio Ikastetxea - Donostia  eta Arrupe Elkartea: Topagros prestatzea: elikagaien bilketa

Loiolako San Inazio Ikastetxea: batxilergoko boluntariotza – umeei eskola-laguntza

ENTRECULTURAS-CANTABRIA DELEGAZIOA: Entreculturas eta Cocina Económica Santander erakundeen arteko lankidetza

https://www.cocinaeconomicasantander.org/ : pertsona migratzaileekiko mahai-ingurua

 

 

18:00 - 19:00

 

Ellacuría Fundazioa: Gaztelduak Saileko gazteak: Gabonetako esperientziak partekatzeko, gazteen arteko bilera, zer esan nahi duten Gabonek  eta Koranekiko antzekotasunak.

 

19:00 - 20:30

 

Bihotz Santua + CL Donostia: sentsibilizaziorako topaketa; Adiskidetzea sakramentua, Hospitalitatearen ildotik

 

20:30 - 21:00

 

Loiola Zentroa, Iruña eta Bilbo: eskerrak emateko otoitza eta bidalketa. Eguneko erantzunak biltzea eta etorkizunerako erronkak

 

Egunean zehar, eskolen arteko Kahoot izango dugu Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat: https://www.edukalboan.org/eu/berriak/edizio-berria-eskolen-arteko-europar-kahoot-jolastu-gizarte-inklusibo-baten-alde

 

Parte hartuko duten ikastetxeak:

  • San Jose Jesuitak Ikastetxea. Durango
  • Jesuitak Indautxu Ikastetxea
  • Jesuitak Ikastetxea Donostia
  • San Inazio Ikastetxea, Jesuitak Iruñan

CVX Arrupe Elkarteak, egun osoan zehar, padlet bat jarriko du eskura, nahi duenak herritartasun inklusiboarekin eta migrazioarekin erlazionatutako argazkiak, poemak, testuak, hausnarketak, bideoak, otoitzak… igotzeko: https://padlet.com/josubm/cjxiimcj3xsxxf0p

 

*Programa jaitsi

Eta zu? Ausartuko zara aniztasunean eta elkarbizitzaren alde arraunean ibiltzera?