Skip to main content

Madril, maiatzaren 18a. "Herritartasun globalaren aldeko hezkuntza eraldatzailea" jardunaldia

Madrid, 18 de mayo. Jornada "Educación Transformadora y para la Ciudadanía Global"

Hezkuntza eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimendua sustatzen dute InteRed, ALBOAN, Entreculturas eta Oxfam Intermon erakundeek. Halaber, AECID Nazioarteko Lankidetzarako Agentziak ere laguntzen du. Mugimendu horrek Garapen Iraunkorra eta Herritartasun Globala bultzatzen ditu eremu formalean.

Plataforma horretan, Garapen Iraunkorraren Helburuei buruzko eztabaida antolatu dugu maiatzaren 18rako. Madrilen izango da jardunaldia, SEGIBeko areto nagusian (Paseo de Recoletos, 8). Ekitaldiaren xedea elkarrizketa bultzatzea da ondoko gai hauek lanaren ardatz dituzten egileen artean: garapenarekiko lankidetza eta hezkuntza sistema, gizarte zibila eta erakunde publikoak.

Ondoko parte-hartzaile hauek izango ditugu:

  • Carmen  Rodríguez  de  Arteaga, Naizoarteko Lankidetzarako Idazkari Teknikoa. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Zuzendaritza Orokorra.
  • Mª  Luz  Ortega, Kordobako Loyola Unibertsitateko irakasle ikertzailea, eta Espainiako Agenda 2030 Nazioarteko Batzordearen kidea.
  • Oscar Jara, (CEAAL) Latinoamerikako Helduentzako Hezkuntza Kontseiluko Presidentea. CEAAL erakundeak, 2018. urtetik aurrera, Kariben eta Latinoamerikan bultzatuko du, UNESCOren bitartez, GIH (ODS) direlakoen 4.7 helburua betetzearen aldeko mugimendua.

 

* Ikus JARDUNALDIAREN EGITARAUA