Skip to main content

“Llegaron de noche” filmak El Salvadorreko UCA unibertsitateko jesuita martirien erailketa azaltzen du

“Llegaron de noche”

Loiolako Plataforma Apostolikoak ekitaldi pribatu batera gonbidatzen zaitu, eta Imanol Uribe zuzendariak eta Gerardo Diego ekoizleak hitzaldi-elkarrizketa bat emango dute.

Sarrera bakoitzarekin eskatzen den 10 euroko dohaintza oso-osorik erabiliko da Ukrainako larrialdia laguntzeko

 

Bizkaiko Jesusen Lagundiaren Obrek eta Komunitateek -Deustuko Unibertsitatea, Jesuitak Indautxu Ikastetxea, San Jose ikastetxea-Jesuitak Durango, Arrupe Etxea Fundazioa, Ellacuria Fundazioa, Loyola Zentroa eta Alboan - datorren martxoaren 31n, ostegunean, "Llegaron de noche" pelikularen emanaldi batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, Imanol Uribe, filmeko zuzendaria, eta Gerardo Herrero, ekoizlea, gurekin solasean izango direlarik.

 

EROSI HEMEN ZURE SARRERAK

 

Filmaren zuzendaria Imanol Uribe euskal zinemagilea da, eta protagonistak Juana Acosta (Lucíarena egiten du, bizirik irten zen krimenaren lekukoa), Karra Elejalde eta Carmelo Gómez dira. Filmak UCA unibertsitateko martirien erailketa azaltzen du; bidegabekeria hori 1989ko azaroaren 16an gertatu zen, Salvadorreko gerra zibilean, eta Ignacio Ellacuria SJ beste bost jesuita eta bi langile erail zituzten San Salvadorreko UniversidadCentroamericanaJoséSimeónCañas (UCA) unibertsitatean.

 

[[{"fid":"5592","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"307","width":"460","class":"media-element file-default"}}]]

19:00etan hitzaldi-elkarrizketa hasiko da, eta  Imanol Uribe zuzendariak eta Gerardo Herrero ekoizleak parte hartuko dute. 19:30ean hasiko da filmaren proiekzioa. Ekitaldia Bilboko Azkuna Zentroko (Alhondiga) Golem zinemetan izango da, Arriquibar plazan.

 

Parte hartzeko, sarrera lor dezakezu 10 euroko dohaintzaren truke, esteka honetan, edo gure Bilboko egoitzan, Aita Lojendio kaleko 2. zenbakian.

 

Zinema-ekitaldian lortutako diru guztia Ukrainako larrialdian laguntzeko erabiliko da.

 

El Salvadorren giza eskubideak babesteko egiten dugun lana eta gure laguntza behar duten beste kausa asko alde batera utzi gabe, egoeraren larritasuna dela eta, Ukrainan larrialdia aktibatu dugu, herrialdeko gatazkaren ondorioz ihes egin duten pertsonei laguntza, arreta eta babesa eskaintzeko. Entreculturas eta Alboan erakundeetako kideok, Errefuxiatuentzako Europako Zerbitzu Jesuitarekin eta Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuitarekin batera, lanean ari gara erantzun integrala emateko euren bizitzak salbatzeko etxetik alde egin behar izan duten pertsonei.

 

Alboanek jarraitzen du Jesusen Konpainiaren lanari laguntza ematen El Salvadorren, etaEllacuríaren eta gainerako martirien ondareari jarraitasuna eman dio hainbat jarduketa-ildorekin:

 

  • Bizitza duina giza mugikortasunaren egoeretan. Ignacio Ellacuría El Salvadorreko UCA unibertsitateko errektorea zen hil zutenean, eta, unibertsitate horrek, migrazio behartuen testuinguru batean, arreta humanitario integrala ematen die El Salvador eta Nikaraguatik Costa Ricara heltzen direnei, bereziki emakumeei eta haurrei.
  • Gizarte- eta ingurumen-justizia.Solidaridad CVX elkartearekin batera laguntza ematen diegu El Salvadorren arto kreolea ekoizten duten familiei, euren produktuaren ekoizpen- eta merkaturatze-prozesuak hobetzeko tokiko merkatuetan. Horretarako, ingurumena errespetatzen duten nekazaritza-teknika ekologikoak erabiltzen dira, eta lankidetza-sareak ezartzen dira parte hartzen duten elkarteen artean, proiektuaren jasangarritasuna bermatzeko.
  • Parte-hartzea eta herritarrak. Eskualdeko proiektu hori Guatemala, Honduras, Nikaragua eta El Salvadorren garatzen da, Prestakuntza Politiko eta Herritarrerako Erdialdeko Amerikako Eskola bat sortzeko; espazio horretan gazteek proposamen parte-hartzaileak eraikiko dituzte, espiritu kritikoarekin. Esperientzian parte hartzen duten gazteek hausnartzeko gaitasuna lortzen dute, eta euren komunitateekiko konpromisoak hartzen dituzte.