Skip to main content

#KorrikaEginAmazoniarenAlde, #KorrikaEginUkrainarenAlde. Elkartasun eta kirolaren jaia izan zen Iruñea

#CorrexAmazonia, #CorrexUcrania.

Apirilaren 3an, igandean, elkartasun eta kirolaren jaia izan zen Iruña, Alboan eta Entreculturas erakundeek eta San Inazio jesuiten ikastetxeak antolatutako #KorrikaEginKausaBatenAlde #KorrikaEginUkrainaren alde lasterketari esker. Adin guztietako korrikalariek beren laguntza erakutsi zieten Ukrainatik ihes egin behar dutenei. Eskerrik asko, iruindarrok, mila esker!!!

 

ARGAZKIEN GALERIA

 

Lasterketan, 400 pertsona inguruk parte hartu zuten. Txikiek eman zioten hasiera 11:00etan. Aukera batzuk izan zituzten: 5 km egin, kilometro bat (9-11 urte bitartekoak) edo 400 metro (6-8 urtekoak). Helduen txanda 11:30ean etorri zen, korrika eginez edo ibiliz. Familiak, kuadrillak, bikoteak eta banakako korrikalariak elkartu ziren jaiaren giro bizian, eta modalitate ezberdinetan parte hartu zuten, kausaren aldeko aletxoa jartzeko. Bildu zen dirua Ukraniako gerra pairatzen duten pertsonentzat izango da, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren bitartez: arreta, harrera eta laguntza eskaintzen du Ukrainako mugakide diren herrialdeetan: Polonian, Errumanian eta Hungarian

[[{"fid":"5655","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"262","width":"538","class":"media-element file-default"}}]]

 

Nafarroako herritarren erantzunaz eta giro ezin hobeaz gain, azpimarratu beharra dago boluntario askok osatutako taldeak lan bikaina egin zutela, bai San Inazio jesuiten ikastetxeko ikasleek, bai Alboaneko boluntarioek. Hainbat ardura hartu zuten: antolaketa, zuzkidura, eta ekitaldiaren kudeaketa logistikoa eta komunikatiboa.

 

[[{"fid":"5658","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"253","width":"519","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"5659","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"254","width":"339","class":"media-element file-default"}}]]

Bereziki kirolari dagokionez, azkarrenak izan ziren Irache Castillo, Leah Radstad eta Raquel Pérez, Xabi Mandagaran, Miguel Beaumont eta Xabier Iriberri, ibilbide labur baina gogorrean desnibelagatik

 

[[{"fid":"5656","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"217","width":"328","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"5657","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"216","width":"325","class":"media-element file-default"}}]]

 

“Korrika egin kausa baten alde” Entreculturas eta Alboan GKE jesuitek antolatutako lasterketa solidarioen zirkuitua da. Estatuko hainbat hiritan antolatu ohi da urtero, lankidetza-proiektuetarako fondoak biltzeko helburuaz. Urte honetan, 11. edizioa egiten da, Alboanen partaidetzaren berritasunaz. Horrela zirkuituarekin bat egiten dute Euskadik eta Nafarroak.

 

Aurten, korrika egiteko kausa gisa aukeratu zen Amazoniaren defentsa, eta bertan bizi diren herri indigenen eskubideena. Amazoniaren defentsa eta defendatzen ditugun bestelako kausak ahaztu gabe, Ukraniako larrialdi humanitarioa kontuan hartuta, oraingoan erabaki zen fondoak helburu horretarako biltzea.

 

Lasterketak ondoko laguntza hauek izan zituen: CaixaBank, Mapfre, Deloitte, Liferay, Loiola Zentroa, San Inazio-Jesuitak ikastetxea, BM supermerkatuak, Chocolates Subiza, Canasa logistika, Diario de Noticias de Navarra eta Cadena SER Pamplona. Guztiei eskertzen diegu jarritako konfiantza.

 

Larrialdia Ukraina. Zure laguntza behar dugu