Skip to main content

Inequality Webquest: erronkan parte hartuko duzu?

inequality webquest

Datorren Urtarrilaren 27an, 11.00etatik 13.30etara, ALBOAN GKE-k Deustuko Unibertsitatean WEBQUEST-en bigarren Edizioa, INEQUALITY WEBQUEST oraingoan, burutuko du. INEQUALITY WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa bat da. Helburua da proba batzu ebaztea ahalik eta denbora gutxien erabilita, sakeleko telefonoak erabiliz. IKT-aketa mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana bat da, modu ludiko eta dibertigarri batean planteatzen dena.

 

INEQUALITY WEBQUEST honen bitartez, errealitatean murgiltzea nahi dugu, tokian tokiko zein mundu osoan Giza Garapena Sostengarria ekiditzen duten gizarte desberdintasunak hobeto ezagutzea; arrazoi ekonomiko, sozial edo genero arrazoiek sortutako gizarte desberdintasunak, hain zuzen.

Zure taldearekin dohainik inskriba zaitez erronkan eta lehia ezazu beste talde batzurekin. Gainera, beste errealitate batzu ezagutzeko aukera izango duzu!

  • 800€tan baloratutako sariak egongo dira, 2 kategori ezberdinetan banatuko direnak: 14-18 eta 19-25 urte bitartekoak.
  • Talde bakoitzean 4-6 pertsona hartu dezakete parte.
  • Berehala inskribatu zaitez! Plaza mugatuak daude!!
  • Oinarriak
  • Heziketa fitxa
  • Izena emateko orria

 

BETEKIZUNAK:

  • Nori zuzendua?: 14-25 urte bitarteko gazteen taldeak.
  • Baldintza: Talde bakoitzean ANDROID teknologiadun gailu elektroniko bat egon beharko da, datu-konexioa izan behar duena.
  • Prezioa: Dohainik!
  • Ordua: 11,00-13,30
  • Data: Urtarrilaren 27a

Jardueraren hasierako parada: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Kanpusa, Garate Aretoan. Unibertsitateen Etorbidea 24, 48007 Bilbo

 

Informazio gehiago: i.ugalde@alboan.org / Kontaktua: 94.415.11.35

Erronkak Bilboko Udalaren eta Deusto Tech-en laguntza izan du.