Skip to main content

Hospitalitate Bideak 2021: #NireBideaBatzenDut

Sumo Mi Camino

Hospitalitatea kanpainaren bidez, beste urte batez migratzaile eta errefuxiatuekin batera oinez ibiltzea proposatzen dizuegu. Aurten ere, oinez ibiltzera aterako gara, eta, denon artean, Hospitalitatea batuko dugu. Parte hartu nahi? Zeure taldea osa dezakezu, edo familiarekin atera zaitezke, baina beti segurtasun-neurri egokiak gordez eta gure energia eta konpromiso guztiarekin, orain ere garrantzitsua baita kanpainarako laguntza handiagoa lortzea. 

 

Era askotako beharrak dituzten pertsonei laguntzen diegu erakunde sozial jesuiten bidez, abegi-etxeen bidez, haurrentzako eta lankidetzako proiektuen bidez, etab. Orain, gainera, zailtasun bereziak dituzte pandemia betean. Zuen laguntza guztia hospitalitatearen eta harreraren kultura sustatzen jarraitzeko ahaleginari batuko zaio. 

 

Etorri gurekin oinez ibiltzera ekainaren 1etik 20ra, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna, eta deskargatu manifestua amaieran irakurtzeko. Atera argazki bat ibilaldiari sareetan partekatzeko #NireBideaBatzenDut traol-hitza erabilita.

 

Sartu bideak.hospitalidad.es webgunean, eta kanpainari buruzko askoz ere informazio gehiago aurkituko duzu.

Hospitalitatearen aldeko Itunarekin batu zaitez >

 

Nahi izanez gero, ekonomikoki ere lagun diezaiokezu kanpainari:

  • Banku-transferentzia, Alboan-en izenean: ES70 0182 1290 3402 0150 7487
  • Mugikorretik, bankuaren aplikaziotik edo BIZUM bidez, 11262 kodea erabilita.
  • Sartu bideak.hospitalidad.es webgunean.

 

 

Eskerrik asko parte hartzeagatik; eskerrik asko beste pertsona batzuk oinez ibiltzera animatzeagatik eta hospitalitatez beteriko argazki eta mezuak bidaltzeagatik. Nik ere #NireBideaBatzenDut.