Skip to main content

"Hesiaren bestaldeko historiak"

"Historias detrás de la valla"

Hesiaren bestaldeko historiak proposamenak kooperazioaren eremua eta sorkuntzan lan egiten duten eta talde artistiko bat biltzen ditu. Idazmena, sentsibilizatzeko diren antzerki serien sorkuntza eta muntaketa, informatzea eta begirada berrien aurkezpena uztartzen ditu egun Europako herrialdeetara ematen ari diren prozesu migratzaileen inguruan.

Irailak 28, 18etatik 19:30etara. Arrupe Etxeko areto nagusia. Aita Lojendio, 2, Bilbo. 

 

Lau antzezlan taularatuko dira, bakoitzak 20 minutuko iraupena duelarik.

- Passport: Eugenio, muga batean aurkitzen da. Ahaztutako geltoki baten nasa batean eta pare bat ofizial mitarrenpean geratzen da. Beraien hizkuntza bera ez hitz egiteagatik, nahastuta, kontrabandistatzat hartzen dute. Hori dela eta, boterearen gehiegizko erabile- ra eta zorigaiztoko itxarotea jasan beharko du bere deportazioa gertatu arte.

- Mi casa es una maleta: Paisako bi pertsona Europako herrialde batean aurkitzen dira. Beraien historia gogorra, oroitzapenak eta pentsamenduak elkarbanatzen dituzte. Ondoren beraien bidea elkarrekin jarraitzea erabakitzen dute.

- El Paso: Irin kontainer baten barruan ezkutatuta bikote afrikar batek Europako muga gurutzatu nahi du.

- ¿De que país eres tu?: Emakume latinoamerikar batek amnesia duen emakume espainiar bat zaintzen du. Adineko emakumeak bere bizitzako pasarte garrantzitsuak ahaztu dituenez bere zaintzaileari berauek behin eta berriz errepikatzeko eskatzen dio. Modu honetan, burura etortzen zaizkion aurreiritziak ekidin nahi ditu.

 

Izen-emate doakoa