Skip to main content

Gastro solidarioa: elkartasuna, kontsumo arduratsua eta gastronomia, arrakastaren osagaiak

Gastro solidarioa

Urriaren 19an, Vitoria-Gasteizen jardunaldi berezia bizi izan genuen:  bertan uztartu ziren Kolonbiako nekazari-komunitate pobretuekiko elkartasuna eta kilometro 0ko produktu agroekologikoen sustapena. Gastro Solidarioa ekitaldi gastronomikoak arrakasta handia lortu zuen partaidetzan. ALBOANek bultzatu zuen ekimena, eta hainbat pertsona eta erakunde izan ziren beren laguntza eskaini zutenak, hala nola, tokiko sukaldariburuak, jatetxeak, elikagaien enpresak, ostalaritzako eskolak, eta “slow food” elikadurarekin eta merkataritza jasangarriarekin lotura duten elkarteak.

 

Egun osoan zehar, Almendra eta Zabalgune zonaldeko 17 jatetxek eta tabernak, Gasteiz On delako elkarteko partaideek, pintxoak eta errazioak banatu zituzten elkartasun helburuaz. Jateko horiek guztiek elkarren osagai berbera izan zuten: patata, tokiko produktu nagusia, Udapa kooperatibak banatutakoa. Ausolan Taldea sukaldaritzaz arduratu zen.

 

Tabernetan egindako dastaketa gastronomikoaz gain, goizeko 11etatik aurrera Urrezko Zeledonen Plazan (Plaza Correos) tokiko edo hurbileko kontsumoa, ekoizpen ekologikoa eta bidezko merkataritza sustatzeko saltokiak ipini ziren. Eremu horretan, ALBOANek izan zuen postu bat, eta, bertan, aldez aurretik erositako bonuak trukatu ahal izan ziren pintxoak lortzeko tiketengatik. Hor ere Udako zenbait lagunek eskainitako showcooking-saioak garatu ziren. Mexiko eta Kolonbiako kafea dastatzeko aukera izan genuen, Trike Koffe Roasters-ek prestatutakoa, eta Egibide Ostalaritza Eskolako ikasleek trebetasun handiz egin zituzten txokolatezko piruletak ere dastatu genituen atseginez. Bide Bidean elkarteari esker, Bidezko Merkataritzako produktuak eskuratzeko aukera izan genuen, eta txikiek poz-pozik parte hartu zuten pintura tailerrean eta txapak egitean. Horri guztiari animo eta energia handia eman zion Aitor Buendía kazetariak, Radio Vitoriako kolaboratzaileak, “speaker” zereginetan. Sustatze-saioa amaitzeko, zozketa bat antolatu zen Bidezko Merkataritzako saskia lortzeko, baina “pintxo solidarioak” dastatzeko jardunaldia arratsaldean zehar luzatu zen Arabako hiriburuan.

[[{"fid":"3281","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"221","width":"166","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"3282","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"219","width":"450","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"3283","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"218","width":"448","class":"media-element file-default"}}]]

Bildutako fondoak izango dira Kolonbiako Cauca Haranean kafea lantzen duten nekazari familien komunitate pobretuentzat. Laborantza-kooperatibetan antolatzen dute beren lana, bizi-baldintzak hobetu ahal izateko.

[[{"fid":"3284","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"171","width":"352","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"3285","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"169","width":"225","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"3286","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"167","width":"125","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"3289","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"293","width":"603","class":"media-element file-default"}}]]

Erakunde hauek izan dira lankidetza eskaini dutenak, eta ALBOANen eskertu nahi dugu emandako lankidetza hori: Egibide, Udapa, Gasteiz On, Ausolan, Bide Bidean, Trike Koffee Roasters, Slow Road Araba, La Ruta Slow, Navarest, Laboral Kutxa, El Correo eta Radio Vitoria.