Skip to main content

Emakumeok martxan Donostian eta Durangon

Mujeres en Marcha en Donosti y Durango

Martxoaz geroztik, Euskadiko hainbat herritan "emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak" proposamena hedatzen ari gara, emakume migratzaileek eta migratuek jatorritik helmugara arte bizi dituzten errealitateak ikusarazteko. Ekimen hau Emakumeok Martxan proiektuaren barruan kokatzen da, migrazio-prozesuaren fase guztietan jasaten dituzten eskubide-urraketak, diskriminazioak eta indarkeriak salatzeko. Publikoari irekitako espazioak dira, partekatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko.


Maiatzean Donostian eta Durangon izan gara, eta bi hirietan ikusleen erantzuna ezin hobea izan da. Herritarren partehartze handiaz gozatu dugu hausnarketak eta gozatzeko unez beterik izan diren jardunaldi hauetan: hitzaldiak eta mahai-inguruak hainbat kolektiborekin; hezkuntza-jolasak ikastetxeekin (scape room eta antzara-jokoa); antzerki-ipuingintza; ipuin kontalaria; «Errefuxiatuak Kamerunen» erakusketara bisita; sinadura-bilketa, etab.

[[{"fid":"5830","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"392","width":"373","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"5831","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"393","width":"658","class":"media-element file-default"}}]]

Eskerrik asko!!
 


Ekimen hau gehiago jakin nahi baduzu, idatzi hona: https://www.mujeresenmarcha.org /