Skip to main content

Ekainaren 20a. Harrera kultura sustatu eta defendatzen dugu

20 de junio. Promovemos y defender una cultura de la hospitalidad

Ekainaren 20a errefuxiatuen nazioarteko eguna da. Jesusen Lagundiaren erakundeetatik indarrak eta ahaleginak batu ditugu, migratzaile eta errefuxiatuentzako harreraren, elkartasunaren eta inklusioaren kultura sustatzen laguntzeko. 2018an, «Hospitalitate» lelopean, 280tik gora pertsonari egin genion abegi, 50 ekimenetan baino gehiagotan; 3.300 pertsonari baino gehiagori lagundu genion gizarteratzeko prozesuetan; eta sentikortzeko eta eragiteko 280 ekitaldi publiko baino gehiago egin genituen 45etik gora gune geografikotan.

 

Bigarren Mundu Gerratik ez da inoiz egon hainbeste errefuxiatu munduan: jadanik 60 milioitik gora dira. Une hauetan, Siriatik datoz haietako asko Europara; aldi berean, Afrikako gatazka herrialdeetako eta Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetako migratzaileekin elkartzen ari dira. Amerikar kontinentean, etengabe ateratzen dira Erdialdeko Amerikako migratzaileen martxak Estatu Batuetarako bidean, Mexikon zehar.



Estatu Batuetako eta Europar Batasuneko migrazio politika murriztaileek gero eta sufrimendu handiagoa eragiten dute lekualdatutako pertsonengan. Gero eta bide arriskutsuagoei ekin behar diete, eta handiagoa da pertsonak trafikatzen dituzten sareen eskuetan erortzeko arriskua. Sartzeko eta iristeko bide seguru eta legezkorik ezean, gero eta murritzagoa da migratzeko eskubidea.

 

Migrazioaren fenomenoari osoko erantzuna eman nahian, erakunde publikoekin eta gizarte zibilarekin elkarlanean aritzen dira elkarte jesuitak, harrerako eta nazioarteko lankidetza proiektuak koordinatzeko. Aldi berean, sentikortzeko eta hezteko ekintzak sustatzen dituzte ikastetxeetan, elkarteetan eta herritarren aurrean, eta erabakitzaile politikoekin eta hedabideekin eragin politikoa izateko ekintzak gauzatzen dituzte.

 

Sakatu irudia eta jaitsi Hospitalidad aldizkaria

[[{"fid":"3042","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"293","width":"214","class":"media-element file-default"}}]]