Antzerki solidarioa Bilbon

Alboan Alboan
21/10/2023

Bilboko Trenbidearen Lagunen Elkartearen sorreraren 65. urteurrena ospatzeko, urriaren 20an Solitos antzezlana antzeztu zen Indautxuko Jesuiten Ikastetxean. Tren-lagunen elkarteak hala nahi duenez, sarreren salmentarekin bildutako dirua Entreculturas eta Alboan erakundeek sustatzen dugun Eskola Aterpea ekimenera bideratuko da.
 

Solitos 2007an Azar Teatro konpainiak egindako ekoizpena da. Konpainia horrek ibilbide luzea du. Hitzik gabeko ikuskizuna da, poesiaz eta trenbidearekiko eta trenbideari lotutako bizitzekiko maitasunez betea.

Solitos-en sinopsia

Trenbideko langileen etxe batean, bidegurutze baten ondoan, zaindariak eta bere emazteak egunak pasatzen ikusten dituzte trenak pasatzen ikusten duten bezala, nasatik. Bizitza eta lana keinuen eta ekintzen erritual berezi batean gurutzatzen dira, hasierarik eta amaierarik gabe. Gizonak bideak zaintzen ditu eta orratzari eragiten dio. Emazteak senarraren lana osatzen du, konpainiak ematen dizkien sustapen-objektu txikiak egiaztatuz eta enbalatuz. Beti tren berak, beti ordu beretan, trenaren ordutegiek markatutako bizitza.

 

Tren Konpainiak behatzaile bat bidaltzen du, etsaitasunez hartua, telefonoa bakarrik hausten duen isiltasun-zirkuluan sartuko da, batzuetan hitzik gabe tren bat datorrela jakinarazteko eta beste batzuetan etxeko biztanleei argibide zehatzak emateko.

Eskola Aterpea

Sarreren salmentarekin bildutako dirua Eskola Aterpea ekimenera bideratuko da.

 

Gaur egun, 40 milioi haur baino gehiagok etxetik eta eskolatik alde egin behar izan dute, gatazka armatuen ondorioz. Entreculturas eta Alboan-ek, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin batera, haurrak babesteko lan egiten dugu; haur horiek indarkeriatik urrun jolasteko, prestatzeko eta hazteko espazio seguru bat dutela ziurtatzeko.
 

Gure lana herrialde hauetan garatzen da: Ukrainan, Libanon, Kongoko EDn, Tanzanian eta Kolonbian. Bertan babesteko tresnak eskaintzen dizkiegu; arreta psikosoziala gerrak eragindako traumak eta gaixotasunak gainditzeko; eguneroko elikadura; eta bizikidetzarako, segurtasunerako eta bakerako espazio bat, beren errutina berreskuratu eta etorkizun duina izateko aukera emango diena.
 

Eskola Aterperi buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen

Kategoria: