Ankur bira: Indiako dantza tradizionalen jaialdia

Alboan Alboan
09/03/2017
Ankur bira: Indiako dantza tradizionalen jaialdia

Martxoan, Gujaratetik, Indiatik, datorren artista adibasi talde baten bisita jasoko dugu; guztira 12 dantzari eta 4 musikari izango dira.  Bidaia horren helburua gure gizarteko gazteekin kulturarteko topaketa bat osatzea eta datozen gazteen eskualdeko eta herrialdeko errealitatera hurbiltzea da. Taldeak agenda betea izango du, bere artea, kultura, eta azken finean, bizitza ulertzeko modua ezagutarazteko.

Ankur taldea, gujarateraz ernatzen dena esan nahi duena, Gujarvarniren eskutik dator, Gujarat estatuko Jesusen Lagundiaren Komunikazio eta Kultur Zentroaren eskutik, alegia. Zentro horren oinarrizko helburua adibasi gizarte babesgabearen kultura defendatzea da, era askotako dokumentazio grafikoaren bidez: funtsean, dokumentalak, bideoak eta audioak.

Ankurren bisitak bi alderdi ditu.

Batetik, adibasi herriaren errealitatea hezkuntza-komunitatera gerturatu nahi dugu, musika eta dantza tradizionalen bidez eta hainbat ikastetxetan Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat antolatuko diren tailerren bidez. Topaketak gure gazteei aurreiritzirik gabeko jarrera bat hartzea ekarriko dien espazio bat sortu nahi du. Gazteei adibasi kultura ezagutaraztea da helburua, eta pertsona guztiek eskubide eta aukera berdinak ditugula balioestea, gizon eta emakumeen edo toki desberdinetako jendearen arteko bazterketa mota guztiak gaitzetsiz.

Beste alde batetik, Ankurrek musika- eta dantza-ikuskizun bat eskainiko du gure geografiako toki desberdinetan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Kantabria eta Errioxa), eta babesa eta konfiantza eskaintzen dizkiguten pertsonak gonbidatu nahi ditugu. Horiei esker da posible Gujerat-ALBOAN Misioaren lana, eta ospakizunerako espazio horren bidez eskerrak eman nahi dizkiegu, gure arteko harremanak hazten jarraituko duelako esperantzan.   

Sarrera doakoa da, aretoak bete arte. Indiako Gujerat-eko ALBOANen egitasmoak sustatzeko, diru-laguntza egin ahal duzu ikuskizunetan edo La Caixa-ko zenbaki honetan: ES76 2100 0732 2802 0048 5457.

Diru-laguntza online ere egin ahal duzu:
 

Partikularrak

Enpresak

 

 

Aurkitu zure hiria noiz egongo diren!

NAFARROA

- Martxoaren 22an

Jesuitas Tudela ikastetxea. San Francisco Javier 1 kalea. TUTERA
19:00

- Martxoaren 23an

Jesuitak Pamplona-Iruña ikastetxea. Francisco Bergamin, 32 kalea. IRUÑA
19:00

 

ARABA

- Martxoaren 29an

Aldabe hiritarren gunea. Arriaga atea, 1. VITORIA-GASTEIZ
19:00

 

GIPUZKOA

- Martxoaren 26an

Loiolako santutegia. Loiola auzoa, 16. LOIOLA. AZPEITIA
12:00

- Martxoaren 31an

Arrupe Aretoa. Andia, 3. DONOSTIA

19:00

BIZKAIA

- Apirilaren 3an

Jesuitak Indautxu Ikastetxea Doctor Areilza 32 kalea. BILBO
19:00

 

ERRIOXA

- Apirilaren 4an

Parroquia Jesuitas. c/ Huerta, 39. LOGROÑO
19:00h.  

 

KANTABRIA

- Apirilaren 6an

Parroquia Pasionistas. c/ Nicolás Salmerón 1. SANTANDER
19:00

Kategoria: