Skip to main content

Amestu zure eskola. Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Bilbo, Otsailak 15 eta 16

Sueña tu escuela.

Kalitatezkoa eta guztiontzat den hezkuntza defendatzea eta sustatzea dugu oinarri ALBOANen. Mundua eraldatzeko tresnarik eranginkorrena da hezkuntza, eta horregatik hezkuntza inklusiboa sustatzen dugu, hau da, bidegabekeriei aurre egiten dieten eta mundua hobea eraikitzeko prest dauden hiritar kritikoak bultzatzen dituen hezkuntza.

Aspalditik ikastetxeekin elkarlanean dihardugu berdintasunaren helburua lor dezaten ekimenak gauzatuz. Halaber, trebakuntza teoriko eta praktikoak eskaintzen ditugu, ikastetxeetan edo era birtualean..

Testuinguru horretan jardunaldi hauei eusten diegu. Gizarte eta Hezkuntzaren partaideekin batera hausnartu, eta eskola amestu nahi dugu. Ea nola berriztatu, eta berdintasunezko eskolak eta gizarteak erdietsi ahal izateko bidean zein ereduari jarraitu behar diogun.

Horretarako hitzaldi interesgarriak izango ditugu globalizazio testuinguru honetan eskolak izan behar duen paperari buruz edo hezkuntza-berrikuntzari buruz. Gainera, eguneroko jardueran erabilgarri suerta daitezken metodologiak, tresnak eta esperientzi zehatzak aurkeztuko ditugu.

 

  • Amestu zure eskola. Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi jardunaldiak
  • 2018ko otsailaren 15 eta 16an
  • Arrupe Etxea (Aita Lojendio, 2). Bilbo
  • Antolatzailea: ALBOAN. Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Bizkaiko Foru Aldundia.

 

EGITARAUA

IZENA EMAN HEMEN. Doakoa da plaza guztiak bete arte