Skip to main content

Alboan Gazte Sarearen X topaketa: Gazteak eta emakumeak aniztasunaren alde

Maiatzaren 13an eta 14an Alboan Gazte Sarearen X. topaketa izango da Loiolan

Alboan Gazte Sareko lagunak: Urte asko daramatzagu Saretzen hainbat gazte talderekin, eta esperientzia horrek adierazten digu elkarrekin lan egiten dugunean errazagoa dela mundu justuago bat lortzeko amets partekatua errealitate bihurtzea pertsona guztientzat. Lan egiten dugun gazteek zeregin garrantzitsua dute prozesu honetan, bai gaur egun, bai etorkizun desiragarria eraikitzen. Gure hamargarren topaketa egin nahi dugu zuekin eta laguntzen duzuen gazteekin. Oraingo honetan, Emakumeak eta gazteak martxan gaiaren inguruan lan egingo dugu, giza mugikortasunaren inguruan, eta munduan dauden milioika migratzaileen errealitatea aztertuko dugu, bereziki emakume eta gazteen kasuan.

 

Zer egin behar da parte hartzeko?

1. Izen-emate fitxa bete parte-hartzaile bakoitzeko.

2. Hezitzaileak lotura honetan inskribatuko du taldea.

3. Pertsona bakoitzeko 20 euroko diru-sarrera egitea. Sarrera taldeka egingo da, hezitzaile bakoitza parte-hartzaileen ordainketa guztiak jasotzeaz arduratuko da, eta taldearen identifikazio-izenarekin batera, kontu honetan sartuko ditu: 

Euskadiko Kutxa ES39 3035 0083 27 0830064469.

4. Hezitzaileak Alboan-i helaraziko dizkio parte-hartzaile bakoitzaren inskripzio-fitxak eta sarrera-frogagiria, 2023ko maiatzaren 5a baino lehen.

Egitaraua

Oso Garrantzitsua: Gazteek beren osasun-txartela eraman behar dute, eta botikaren bat hartuz gero, dokumentu honetan erantsitako erantzukizunaz salbuesteko adierazpena, bai eta sendagaiak emateko beharrezkoa den baimena eta eskatutako informazio guztia ere, behar bezala beteta eta sinatuta. Baimena behar izanez gero bakarrik inprimatzea gomendatzen dizuegu.