Skip to main content

Testamentu solidarioa, bizitzaz beteriko legatua

Testamento Solidario

Irailaren 13an, Legatu solidarioaren eguna ospatzen da, ezagutaraztearren gizarteari testamentuaren bitartez bizitza hobe batekiko konpromisorako aukera. Laguntza emateko modu alternatibo honen garrantziaz kontzientziatzeko, erakunde askok ospatzen dugu egun hau.

Jaraunspenek eta legatuek sortzen dituzten baliabideen bitartez finantzatu daitezke proiektu eta ekimen berritzaileak, baita Instituzio Publikoek babesik ez duten komunitate baztertuei lagundu ere.

Legatu solidarioan, modu idatzi eta sinatuan adieraz dezakegu mundua hobetzeko nahia, konponbideak eskaintzen dituzten ekimenen bidez. Utz ezazu idatzirik zure nahia testamentuan. Egin ezazu legatu solidarioa, oinordekoen eskubideak errespetaturik, zure bizitzatik haratago konpromisoa manten dezazun. Inoiz ez da, ez goizegi, ez beranduegi, zer aldatu nahi duzun adierazteko.

Animatzen zaitugu zure jaraunspenean edo legatuan ALBOAN kontuan hartzera, bidezko mundua eraikitzeko eta pertsona guztientzako bizitza duina lortzen laguntzeko.

 

Ikusi HEMEN nola egin legatu solidarioa ALBOAN fundazioari