
Legatu solidarioa
Zergatik utzi pertsona kalteberenentzako legatu solidario bat?
Legatu solidarioa adierazpen idatzia eta sinatua da; mundua irtenbideak dakartzaten ekimenen bitartez hobetzeko nahia adierazten du. Utzi zure nahia idatzita testamentuan. Utzi legatu solidario bat zure konpromisoari eusteko, zure bizitzaz harago eta zure oinordekoen eskubideak errespetatuz. Inoiz ez da ez goizegi ez beranduegi zuk zer aldatu nahi duzun adierazteko.

Mediku-tratamendua
Kongon sexu-indarkeriaren biktima izandako 20 emakumeren tratamendu medikoa estaliko du

Elikadura
Urtebetez Indiako 10 familiaren elikadura bermatuko du

Eskola
Perun 110 haurrentzako eskola bat eraiki dezakete
Testamentua egitea prozedura erraz eta merkea da (60 € inguru). Horretarako, NANarekin notarioarengana jo behar da, eta xehetasun guztiekin azaldu behar da zertarako erabili nahi den titularraren legatua hura jada ez dagoenean. Egin ostean, testamentua egin duenak kopia bat jasoko du eta jatorrizkoa notarioaren esku geratuko da.
Legatu solidarioa uzteak ez ditu inola ere legezko oinordekoak kaltetzen; izan ere, zuzenbide komunak oinordeko gisa babesten ditu. Honela banatzen da legatua:
- Senipartearen herena: seme-alaben artean banatzen da, hainbana.
- Hobekuntzako herena: lesleitzeko orduan, testamentugileak nolabait erabilgarri du zati hau. Hau ere oinordekoen artean banatu behar da, baina ez da nahitaez hainbanatu behar.
- Libre xedatzeko herena: estamentugileak berak nahi duenari utzi diezaioke, senide nahiz ez, eta pertsona juridiko bat izan daiteke. Parte hau askatasun osoz erabaki daiteke. Eta, hala nahi badu, legatu solidario bat utzi dezake GKE batentzat edo batzuentzat. (Katalunian, Nafarroan, Balearretan, Aragoin, Galizian eta EAEko zati batean arau foral espezifikoak daude eta horiek oinordekotza banatzeko modua aldatu dezakete)
Bai, ALBOANen beti errespetatzen dugu emailearen asmoa eta edozein dohaintzari eman nahi dion erabilera zehatza. Hala ere, gure gomendioa da dohaintzari erabilera orokor bat ematea eta erakundearen esku uztea ekarpenaren geroko erabilera, denborarekin premiak aldatzen doazelako eta, dohaintzen malgutasunari esker, premia handieneko proiektuetara bideratu ditzakegulako jasotako funtsak.
- Ondare ukigarriak (higiezin bat, auto bat, artelan bat, bitxiak, etab.)
- Ondare generikoak (prestazio bat, zor bat kobratzeko eskubidea, ondarearen portzentaje bat, akzioak, etab.)
Bai, testamentua nahi bestetan alda daiteke bizitzan zehar.
- Oinordekoak.
- Notarioak.
Biak ala biak legez behartuak daude legatuak jakinarazi eta ematera.
ALBOANi utzitako legatuak zergak ordaintzetik salbuetsita daude, bi arrazoi hauek direla eta:
- Elizako kide da
- “Erabilera publikoko erakunde” bat da
Harremanetarako
- Itziar Ugarte
- i.ugarte@alboan.org
- 944 151 135