Skip to main content

"Sormen-gaitasun berriak zabaldu beharko ditugu justizia sozioambientala eta bizitza duinaren alde lan egiten jarraitzeko"

María del Mar Magallón

María del Mar Magallón, ALBOANeko zuzendariak erakundedeko kideei bidalitako gutuna

 

Adiskide maiteok, konfinamenduko egoera luzatzen ari da, eta badirudi, etxeko isolamendu honetan, egunerokotasuneko fase batean sartu garela. ALBOAN fundaziotik zuen etxeetara hurbiltzen gara, munduko pandemiaren aurrean, gure elkartasun globalerako kateak eta maitasuna helarazteko. #SomosCiudadaníaGlobal.


Dakizuenez, gure fundazioak gogotsu jarraitzen du lanean. Gure erakunde aliatuek bestelako herrialdeetan egiten duten lanari laguntzen diogu, batez ere elikagaien banaketan eta osasun-prebentzioan; sareetan burutzeko mobilizazio ekintzak ere eskaintzen ditugu, eta boluntarioen, irakasleen, gazte taldeen eta gure oinarri sozial guztiaren ondoan ere jarraitzen dugu.


Aste hauetan ezin gara bizi egoera hau igarotzearen zain, testuinguru honek planteatzen dizkigun erronkei aurre egitea da gure apustua, beti ere aukera berriak bilatzen, gure lana errealitate bihurtzeko. Gaur egun, behar-beharrezkoa da, inoiz baino gehiago, ingurumen eta gizarte justiziaren eta gizateria osoarentzako bizitza duinaren alde lan egitea. Zeregin horrekiko leialtasunak bultzatzen gaitu sormen-gaitasun berriak zabaltzera, egoera honek eskaintzen dizkigun aukerak aintzat hartzera eta orain sufritzen ditugun mugak gainditzera, etorkizunean inpaktu handikoak izango baitira.


E-buletin honen bidez, ezagutzera eman nahi dizugu zer-nolako ekintzak garatzen ari garen. Etengabeko erronkez beteriko garai hauetan, desafio egiten dizut, irakurri ondoren, barnean bildutako ekintzen arteko batean konpromisoa hartzeko.


Eskerrik asko zure laguntzagatik!


Besarkada handia, animo eta pazientzia.

 

Mª del Mar Magallón. ALBOAN Fundazioko zuzendaria