Skip to main content

Logo berria daukagu!

¡Estrenamos logo!

Hemendik aurrera izango dugun marka aurkeztu nahi dizuegu. Irudi arinagoa eta xumeagoa eskeini nahi dugu, gure nortasunari eutsiz: elkarrizketa eta elkarkidetza globalaren aldeko apustua, gizakion elkarri ulertuz eta aniztasunarekiko begirunez.

Bide batez, gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu pertsona, instituzio, obra eta erakunde aliatuei, justiziaren aldeko konpromisoan gurekin bat egiten dutenei. Konpromiso horretan jarraituko dugu elkarrekin gure aurpegi berriztuaz. Zuen gustokoa izatea espero dugu!

 

Alboan eta Entreculturas, gero eta elkartuago

[[{"fid":"4101","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"239","width":"425","class":"media-element file-default"}}]]

Espainiako Jesusen Lagundiaren GKEak 2018ko urtarriletik ari gara lanean integrazio-prozesuan, Nazioarteko Lankidetzarako eta Herritartasun Globalerako estrategia bakarra eraikitzeko asmoz. Egun hauetan, markak berriztatzea eman nahi dugu azalera, bi erakundeen arteko koherentzia bilatu nahian.

Urritik aurrera, Alboan eta Entreculturas erakundeek azalduko dituzte bi identitate grafiko, eta bertan ikusiko da nola partekatzen dituzten tipografia, estiloa eta ikuste-izaera. Aldaketa nabaria da, baina, aldi berean, asko adierazten du: gure marka-identitatearen bidez agerian jartzen du gero eta hurbilago jarduteko asmoa.

Logoak berriztatzeak erantzuna ere ematen die, bai komunikazioak eskatzen dituen gero eta baldintza zorrotzagoetara egokitzeko beharrari, bai gure irudi instituzionaletan dinamismo handiagoa lortzeari. Horrela, marka berriek arintasuna eta erraztasuna irabazi dituzte, funtsezko identitate-ezaugarriei uko egin gabe, hau da, gure hastapenetatik bi erakundeekin lotutako kolore korporatiboei edo garrantzizko ikurren erreferentziei.

Gure ikurraren bitartez, elkarrizketarako eta elkarbizitzarako mundua lortzeko aukera azaltzen jarraitu nahi dugu, pertsonen arteko aditze-harremanetan eta komunitateen aniztasunaren errespetuan finkaturikoa. Bestalde, Entreculturas erakundeak bere logoan ere nabarmendu nahi ditu, bai bere jatorria zen Fe y Alegría proiektuaren hezkuntza aukera, bai laguntzan eta mugimendu globalean oinarritutako lankidetzarako etorkizun-bidea.