Skip to main content

Ekonomia gizatiarragoa sortu

Economía de Francisco

Irailaren 21ean, Comparte Sareko ordezkaritza bat, Mexiko, Kuba eta Espainiako ordezkariekin, Asisera iritsi zen, Italiaren bihotzera, Frantziskoren Ekonomiako lehen aurrez aurreko topaketan parte hartzera. Alboan Comparte Sreko partaidea da.


Frantziskoren Ekonomia batez ere gazteek bultzatutako mugimendua da, Aita Santuak ikasleei, ekonomialariei eta ekintzaileei ekonomia aldatzeko eta gizatiarrago egiteko gonbitea egin ondoren sortua. Horretarako Asisko hirian oinarritzen da, non Asisko San Frantziskok mundutartasun guztia kendu eta pertsona ahulenei lagundu zien. Asisen jaio zen Clara ere, eta pobreziaren bidea aukeratu zuen metaketaren eta esplotazioaren kulturaren aurka, baita bizitza zaintzeko bidea ere, bere forma guztietan, naturaren zaintza barne. 1212an klaratarren ordena sortzeaz gain, funtsezko emakumea da emakumeak ekonomian duen paperaren ordezkari gisa.
 

 

[[{"fid":"6047","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"355","width":"473","class":"media-element file-default"}}]]


Ekitaldia irailaren 22, 23 eta 24an izan zen. Lehen jardunaldiak 1.000 parte-hartzaile baino gehiago elkar ezagutzen hasteko parada eman zuen, eta baita Ekonomia Sozial eta Solidarioko hainbat kontzeptuak, esperientziak eta liburu interesgarrien aurkezpenak ere jorratzeko.


Ostiralean, hilak 23, taldeka lan egin zen, hainbat gairen inguruan: Nekazaritza eta justizia, lana eta zaintza, finantzak eta gizatasuna, negozioak eta bakea, ekonomiarako emakumeak, energia eta pobrezia, trantsizioko negozioak, etab. Aita Frantziskok aurkezpen eta testigantza desberdinak entzun zituen. Atseginez eta esker onez ere hartu zituen eman zitzaizkion opari ugariak. Azkenik, ildo beretik lan egiteko deia egin zuen, ekonomia berri honi arima emateko.