Skip to main content

Daniel Villanueva SJ Nazioarteko Fe y Alegría Federazioko koordinatzaile nagusia da dagoeneko. Zorte on, Dani!

Urrian São Paulon egindako federazio-batzarrak xedatu zuen bezala, Daniel Villanueva SJk, orain arte Alboan eta Entreculturas-eko lehendakariorde exekutiboak, bere agintaldia hasi du Nazioarteko Fe y Alegría Federazioko koordinatzaile nagusi gisa.

 




Dani Villanueva sistema-ingeniaria da, Teologi Moral Sozialean lizentziaduna, eta MBA bat du kudeaketa multinazionalean. Graduondoak ditu Laguntza Humanitarioan eta GKEen Lidergoan, Berrikuntzan eta Kudeaketan. Espezializazio-arlo nagusiak nazioarteko lankidetza, hezkuntza, kudeaketa multinazionala, sare instituzionalak eta herritartasun globala dira.

 




2018ko urtarriletik, Entreculturas eta Alboan erakundeen lehendakariorde exekutiboa zen. Behin behinean, Luis Arancibiak, Espainiako Jesusen Lagundiaren Gizarte Arloko egungo koordinatzaileak, hartuko du kargu hori.

 

Daniren izendapena ospatzen dugu eta onena opa diogu bere ibilbide berrian, non behin eta berriz aurkituko baikara, Fe y Alegría gure misio-kide handienetako bat baita. Eta pozten gara, halaber, Luis iritsi delako, bi erakundeak hain ondo ezagutzen dituen etxeko pertsona.




Zorte on biei etapa berri honetan!