Skip to main content

COMPARTE: Ekonomia gizatiarragorantz abiatzen

Red COMPARTE

Maiatzaren 15etik 21era, COMPARTE sarearen IV. Topaketan Latinoamerikako 9 herrialdetatik eta Espainiako hainbat eskualdetatik etorritako ordezkariak “Elkartzea, hartu-emana eta lankidetza ekonomia alternatiboak eraikitzeko” lelopean bildu ziren Euskal Herrian.

Latinoamerikako Jesusen Lagundiko Probintzialen Konferentziaren (CPAL) COMPARTE sarea garapen alternatiborako ekintza eta ikaskuntza komunitatea da, eta bertan erakunde hauek parte hartzen dute: 15 erakunde latinoamerikarrek, ALBOANek, Latinoamerika eta Espainiako Jesuiten 5 unibertsitatek eta Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren ikertegiak (LANKI).

 

Topaketaren lehen hiru jardunaldietan COMPARTE sarearen barnekoak landu ziren. Loiolako Santutegian sareko erakundeetako eta aliatuetako 43 ordezkarik jasangarritasunaren ikuspegitik lurraldeak eraldatzeko estrategiak aztertu zituzten. Halaber, datozen 6 urteetarako sareko apostuak zehaztu, eta Latinoamerikaren alternatiba ekonomikoak zabaltzeko itunak eraikitzeko bidea argitu zuten.

 

[[{"fid":"1329","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"210","width":"567","class":"media-element file-default"}}]]

Maiatzaren 18an, ostegunean, eta maiatzaren 19an, ostiralean, Euskadin garatzen diren ekonomia alternatibo eta solidarioaren esperientziak ezagutzeko parada izan zuten: EHNE, nekazari-sindikatua; HAZI fundazioa; Arabako UDAPA kooperatiba; FIARE banku etikoa; Oikocredit kooperatiba; eta Kidenda, Bidezko Merkataritzarako proiektua, hain zuzen. Ekoizpen agroekologikoa eta kontsumo arduratsua; banaketa eta merkaturatzea; eta finantza inklusiboak eta elkartasunerako ekonomia esparruetan elkartrukatzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera egon zen.

 

[[{"fid":"1331","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"319","width":"567","class":"media-element file-default"}}]]

Maiatzaren 20ko Asanblaren bitartez amaiera eman zitzaion Topaketari. Ekonomia alternatiboak eraikitzeko asmo partekatu hau sendotzeko balio izan du Topaketak, azken batean, ekonomia gizatiarragoa eta jasangarria lortu ahal izateko.