Skip to main content

Filmaren estreinaldia | “Acuerpadas. Justizia egin arte”

Estreno Acuerpadas

Ekainaren 12an, 19:30ean, Bilboko Golem zinemetan, Alboanek film honen estreinaldira gonbidatzen zaitu: "Acuerpadas. Justizia egin arte".  Alboan-ekin eta ERIC Radio Progresorekin batera, hiru euskal emakume komunikatzaileak, erresistentzia eta duintasun istorioen bila, Hondurasera joan ziren. Film hau bidaia horren fruitua dugu.

Sarrera erosi

Estraktibismoak, lurraldeak eranzteak eta egiturazko indarkeriak sakon zauritutako herrialdea da Honduras. Hala eta guztiz ere, funtsezkoena defendatzeko ausardiaz altxatzen diren emakumeak badaude: beren lurra, beren gorputzak eta beren ahotsa.

Itzuleran, emakume komunikatzaileek Dalila Argueta erbesteratutako giza eskubideen defendatzaile hondurastarrarekin egin zuten topo Euskadin, eta gogoetak eta bizipenak partekatu zituzten elkarrekin. Honduras eta Euskadi arteko bidegurutze horretatik jaio da elkartasunetik ehundutako dokumental hau, tokian tokiko istorioak eta kausa globalak uztartzen dituena.

Proiekzioaren ondoren, topaketan parte hartu zuten bi euskal komunikatzailerekin, Africa Baeta (EITB) eta Gessami Forner (Kazetaria) eta Dalila Arguetarekin, hitz egiteko aukera izango dugu.

  • Eguna: Ekainaren 12an, 19:30ean. Iraupena: 60´ proiekzioa eta 30´ hitzaldi-solasaldia.
  • Tokia: Golem Bilbao zinemak. Azkuna Zentroa.
  • Sarrera doan. Ezinbestekoa da sarrera erreserbatzea, sartzean izena eskatuko baita.

Sarrera erosi

Eutsi egiten dion herrialdea 
 

Honduras munduko herrialderik arriskutsuenetakoa da giza eskubideak eta ingurumena defendatzen dituztenentzat. Egunero, komunitateek mehatxuei aurre egiten diete erauzketa enpresen aldetik, interes politikoen aldetik eta talde kriminalen aldetik, megaproiektuak inposatu nahi dituztelako.

Testuinguru horretan, emakume defendatzaileak erresistentziaren bihotza bihurtzen dira. Eurek babesa ematen dute, sostengua, ekintza politikoa eta maitatzeko modu bat.

"Acuerpadas. Justizia egin arte" fimak isildutako errealitate horiei aurrez aurre begiratzera gonbidatzen gaitu, baina baita mugak eta lurraldeak zeharkatzen dituzten elkartasun sareetan inspiratzera ere. Izan ere, istorio bat gogoratzen denean, jada ez da bakarrik ibiltzen.