Skip to main content

Zurekin Misioan, elkartasunerako sarea hezkuntzan sartzen errazteko

Contigo en la Misión

ZUREKIN MISIOAN elkarlanean sortutako ekimena da: ENTRECULTURAS, ALBOAN eta Espainiako Jesuiten Ikasle Ohien Federazioa dira, hain zuzen, ekimen hori bultzatu duten erakundeak. Ikastetxeetako ikasle ohien artean, esfortzuak bateratzea eta elkartasunerako sare handia bultzatzea dute elkarren helburutzat

www.contigoenlamision.org

Munduko eremu pobreenetariko askotan Jesusen Langundiaren misioarekin bat egiteko gonbidapena luzatzen du ZUREKIN MISIOAN  ekimenak, pertsona kalteberei eta beren komunitateei hezkuntzaren bitartez garatzen laguntzeko.

Sare honetan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman dezakete hemen: www.contigoenlamision.org webgunean. Horrela, Latinoamerika, Afrika edo Asia herrialdeetan ALBOAN eta Entreculturas erakundeek daramatzaten proiektuei buruzko informazioa jasotzeaz gain, ondoko ekintza hauetan ere izan daitezke partaideak: tokian tokiko nahiz nazioarteko boluntariotza jardueretan, prestakuntza eta sentsibilizazio saioetan, baita pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea lortzeko garatuko diren gizarte mobilizaziorako ekimenetan ere.

ZUREKIN MISIOAN proiektuaren helburu nagusia hauxe da: mundu guztiko haurrek kalitatezko hezkuntza izatea, eta etorkizunerako benetako aukerak edukitzea. Aukera horiek izan dituzte jesuiten ikastetxe eta unibertsitateetan ikasi duten pertsonek. Eta justizia, elkartasun eta enpatiaren balioak partekatzen dituzte kalteberatasun handiko egoerekin. Egoera horietan, hain zuzen, lagundu nahi dute Entreculturas eta ALBOAN erakundeek.

 

Peruko Amazoniako eskola bat

Hasierako proiektu gisa, Zurekin Misioan ekimenak Peruko Fe y Alegría jesuiten obrari lagundu nahi dio, baita Pucallpa eskualdeko gela baten eraikuntzari ere, horrela, Peruko Amazoniako eskualde horretan, 210 haurrek eskolan prestakuntza integrala jasotzeko eskubidea izango baitute. Eskola horretan, lehen hezkuntzako umeak arituko dira, baina, horrez gain, hurbileko komunitateetako ikasleekin ere jardungo dute, hezkuntza jardunaldi eta tailerren bitartez, jasotzen duten hezkuntza hobetzeko helburuaz.

Basoa guztiz aberatsa da natura baliabideetan, kultura aniztasunean, balioetan…, baina populazioa pobrezia handian bizi da, eta han muturreraino heltzen dira desberdintasuna eta aukera eta eskubiderik eza. Eskualde horren ezaugarri geografikoek zailtzen dute eskoletarako sarbidea, hara heltzeko bidaia ibaian zehar  egin behar baita. Horrek izugarri baldintzatzen du ikasleak eskolara joatea. Halaber, eskola-uzte maila oso altua da: etxeko eta nekazaritzako lanei, eta ez hezkuntzakoei, lehentasuna ematea izan ohi da horren arrazoi nagusia.

Horregatik, Peruko Fe y Alegría erakundearekin batera, gela bat eraiki nahi dugu Caserío Isla Primavera delakoan. Pucallpa hiritik eskualde horretara heltzeko 5 orduko bidaia egin behar da itsasontzian.

Sar zaitez www.contigoenlamision.org webgunean informazio gehiago eskuratzeko, eta lagundu iezaguzu esfortzuak bateratzen eta ekimen hau partekatzen.